Moderna GIB-HIESaren aurkako txertoaren entseguak egiten hasiko da

Moderna GIB-HIESaren aurkako txertoaren entseguak egiten hasiko da Laborategiak GIB-HIESaren aurkako txertoaren probak hasiko ditu unibertsitate ezberdinekin elkarlanean. COVID-19aren aurkako teknologian oinarrituta dago txertoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moderna-gibaren-aurkako-txertoaren-entseguak-egiten-hasiko-da/@@download/image/HE18C7F1_175539.jpg
2021/08/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Laborategiak GIB-HIESaren aurkako txertoaren probak hasiko ditu unibertsitate ezberdinekin elkarlanean. COVID-19aren aurkako teknologian oinarrituta dago txertoa.
Moderna GIB-HIESaren aurkako txertoaren entseguak egiten hasiko da

Irailak 19 da gizakiekin probak egiten hasteko lehen eguna eta 2023. urteko erdialdean amaituko da. Txerto esperimental honek GIBa duten pertsonak immunizatzea du xede.

Orain arte, lau hamarkada luzez, GIBaren aurka egin diren entsegu klinikoek porrot egin dute. Oraingo honetan, ordea, badirudi, koronabirusaren krisiak itxaropena ekarri duela GIB-HIESaren aurkako txerto bat garatzerako garaian, honetarako erabili den teknologia berdina baitu oinarri.

56 boluntariok hartuko dute parte ikerketan, 18-56 urte bitartekoak. Horien zati batek plazeboa jasoko du eta beste zatiak formula. Behin fase hau amaituta pertsona kopuru handiagoarekin probatuko da. 

Lehen fasea 9 hilabetez ebaluatuko da, farmakoaren segurtasuna frogatzeko, hau da, boluntarioek nola toleratzen duten behatzeko. Aldi berean, 10 hilabetez immunogenizitatea aztertuko da, jakin ahal izateko ea immunitatea eskuratzen den ala ez. Txertoaren eraginkortasuna, berriz, hirugarren fasean ebaluatuko da. 

Adituen hitzetan, GIBaren aurkako txertoan orain arte porrotak eskuratu badira birusaren faktore ezberdinengatik izan da, justu sistema immunologikoari eragiten baitio. Finantziazio falta ere izan da porrotaren errudunetako bat. 

Alabaina, ikerketarik aurreratuena Jassen laborategiarena da. Esperimentazioaren hirugarren fasean dago eta herrialde ezberdinetako 3.800 boluntariorekin lanean ari da. Proba hauen emaitzak 2023. urterako espero dira.