Moderm Warfare 3 (Xbox 360, PS3, PC)

Infinity Ward eta SledgeHammer Games-en arteko elkarlanetik sortu da Modern Warfareren hirugarren atala. Makarov eta bere gaizkile taldea kaosa zabaltzen ari dira nonahi, mundua suntsitzera doaz. Operazio berezietako soldadu bat izango gara gu, unitateko beste kideekin batera Makarov harrapatu beharko duena. Aurreko ataletan bezala, Internet bidezko multijokalari aldaera dakar eta, dagoeneko, arrakastatsuenetakoa da Sarean.