Moda ekologikoa: CO2a xurgatzen duten oihalak

Moda arazoaren zati da, baina irtenbidea izan daiteke. Hala adierazi du Nina Marenzi Sustainable Angle erakundearen sortzaile eta zuzendariak. Irabazi asmorik gabeko erakunde honek arropa ekologikoak bultzatzen ditu. Charlotte McCurdy New Yorkeko diseinatzailea da eta algekin bioplastiko garden bat sortu du. Materiala karbono negatiboa da, atmosferako karbonoa xurgatzen baitu.
Post Carbon Lab deitzen den erakundeak beste alga mota batekin printzipio berdina erabili du: fotosintesia egiten duen arropa. Londreseko enpresak bizirik dauden algak dituen kapa bat sortu du, dioxido karbonoa xurgatzen duena eta oxigenoa igorri, karbonoa azukrean bilakatuta. Kamiseta handi batek, ia metro karratu batekoak, sei urtetako aritz batek bezain besteko oxigenoa sortzen du Dian-Jen Lin sortzaileetako baten arabera. Enpresa hau lanean ari da produktua merkaturatzeko. Lin-en ustez zapatetan, motxiletan, errezeletan, burukietan, itzalkinetan eta toldoetan erabili liteke.