Moacyr Scliar idazle brasildarra hil da

Moacyr Scliar idazle brasildarra hil da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moacyr-scliar-idazle-brasildarra-hil-da/@@download/image/2011311505Scliar_c__Mordzinski.jpg
2012/12/13
berria
Moacyr Scliar idazle brasildarra hil da
Igandean zendu zen Porto Alegreko ospitalean, ebakuntza baten ostean, 73 urte zituela. 

Moacyr Scliar gaur egungo idazle latinamerikar sonatuenetarikoa zen, bere herriko sari garrantzitsuenak jaso zituen eta ekarpen aberasgarria egin zion brasildar gizarteari.
Portugesez idatziriko 70 liburu baino gehiago utzi ditu, eta mundu zabaleko obren  makina bat itzulpen.
Ezagutu zutenek diotenez, gizon bihozbera eta errukitsua zen zeharo. Etorkin judutar-errusiar familia baten baitan hazita, "bere esperientziatik aise konpartitzen eta sentitzen baitzuen urkoaren sufrimendua".