MJ Rodriguez, Urrezko Globo bat irabazi duen lehen aktore transexuala

MJ Rodriguez, Urrezko Globo bat irabazi duen lehen aktore transexuala Urtarrilaren 9an ospatu ziren Urrez Globoak (Golden Globes) deitutako sari entzutesuak. Polemikarekin hasi ziren gainera, erabaki baitzen telebista bidez ez igortzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mj-rodriguez-urrezko-globo-bat-irabazi-duen-lehen-aktore-transexuala/@@download/image/210914-Mj-Rodriguez-2019-ac-1004p-c44043.jpg
2022/01/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urtarrilaren 9an ospatu ziren Urrez Globoak (Golden Globes) deitutako sari entzutesuak. Polemikarekin hasi ziren gainera, erabaki baitzen telebista bidez ez igortzea.
MJ Rodriguez, Urrezko Globo bat irabazi duen lehen aktore transexuala

Alabaina, ekitaldia ez da historiara pasako horregatik bakarrik, izan ere, lehengo aldiz estatua emakumezko trans bateko jaso baitu Drama Telesail bateko Emakumezko Aktore Onenaren kategorian saria eskuratuz. 

Irabazlea Michaela Jae “MJ” Rodriguez izan zen. 31 urteko aktore honek Pose telesailean sekulako lana egiten du Blanca pertsonaia interpretatzen. 

MJ afrikar jatorriak dituen aktore eta abeslari estatubatuarra da. 1991an, New Jersey-en jaioa, adierazi du 7 urte zituenetik nahi izan duela “emakume bihurtu”, nahiz eta sekretu hau urtetan isilean eraman duen. 

14 urte zituenean bere familiari jakinarazi zion bisexuala zela. Bere trantsizio momentu hasi zenean unibertsitatea hasi zuen eta bere izena Mary Jane Watson-en ohoretan ipini.

2017an Tribeca Zinema Jaialdiko aktore onenenaren sarirako izendatua egon zen Saturday Church fimean Ebony pertsonaia antzezteagatik. 2018an Blaca pertsonaiaren papera eskuratu zuen Ryan Murphy-ren Pose telesailerako. Telesail bikaina 1980ko New Yorken eszena kultura afroamerrikarrak eta LGTBIQ+ gaiak jorratzen ditu. Rodriguezen lanik berriena Tick, Tick… Boom! pelikulakoa da Andrew Garfield, Alexandra Shipp eta Vanessa Hudgens-ekin batera.