Mississippi Mass Choir eta Joshua Nelson, gospel emanaldiak Donostian

Kursaal Fundazioak aurtengo Eguberrietako Gospel Kontzertu tradizionalen egitaraua, hamabigarrena, bi izen handirekin osatu du. Mississippi Mass Choir koruak abenduaren 18an emango du kontzertua, eta Joshua Nelsonek abenduaren 19an abestuko du Soth Carolina Gospel Choralekin batera.
Gospel musikarekin gozatzen dutenek hitzordua dute, abendu honetan urtero legez, Donostiako Kursaalen. Aurten, gainera, mailarik handieneko bi koru izango ditugu gurean. "Ordu gazte" ekimena tarteko, 30 urtetik beherako gazteek 3tan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
Mississipi Mass Choir korua etorri den guztietan (2002, 2006 eta 2008 urteetan) sarrerak agortu izan dira. Mississippikoek Gospel korurik hoberenaren Grammy Saria eskuratu dute eta Stellar Awards sariak ere jaso dituzte. Donostiara formaturik handiena ekarriko dute: hemezortzi abeslari eta beste bost musikari oholtza gainean. Abenduaren 18an emango dituzte bi kontzertu: 18:00tan bat eta 20:00etan bestea.
Joshua Nelson, bestalde, musika tradizio judutarrak eta afrikarrak uztartzen dituen kosher-gospel delako aldaeraren ordezkari nagusia da. Koru handiak zuzentzen zaildua da eta oraingo honetan, gainera, The South Carolina Gospel Choral taldea gidatuko du. Abenduaren 19an izango da ikuskizuna: 19:00etan.