Mission Impossible: Ghost Protocol

Ethan Hunt eta bere taldea bueltan dira. Kremlina bonbaz zartatu duen atentatuan nahasita ibili ostean, IMF espioitza agentziak desagertu beharra du, eta erakundearen izena garbitzeko modu bakarra Hunt eta bereak iheslari bihurtzea izango da. Noski, ez da goi-mailako segurtasundun eraikinari egindako erasorik faltako; kasu honetan, munduko eraikinik altuena, Burj Khalifa (828 metro), izango da protagonista.