Misiva

Hardcore melodiko azkarra dakar Asturiasko taldeak. Erritmoen jotzea paregabea da, eta isiluneen erabilerak freskotasun handia ematen dio estilo gainlanduari. Hitzei dagokionez, asturiera eta gaztelania erabili dituzte. Gitarra eta baxu elektrikoek ondo laguntzen dute bateria-jotzaile zehatza, eta diskoaren kalitatea ezinhobea da horrelako lanek izan ohi dituzten soinua eta edizioa kontuan hartuta. Daniel Sevillanok gabaketa eta produkzio lanak egin ditu, eta Darius Van Helfterenek masterizazio lan fina burutu du. Diskoko hamabi kantetatik sei daude Interneten entzungai; ea zer iruditzen zaizkizuen.