Miriam Lukiren 'Argialdiak' liburuak jaso du Zilarrezko Euskadi Saria

Miriam Lukiren 'Argialdiak' liburuak jaso du Zilarrezko Euskadi Saria Liburuaren "estilo berezi eta zorrotza" nabarmendu dute Gipuzkoako liburu-dendek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miriam-lukiren-argialdiak-liburuak-jaso-du-zilarrezko-euskadi-saria/@@download/image/miriamalbiste.png
2023/11/08
Liburuaren "estilo berezi eta zorrotza" nabarmendu dute Gipuzkoako liburu-dendek.
Miriam Lukiren 'Argialdiak' liburuak jaso du Zilarrezko Euskadi Saria

Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak urtero ematen du Zilarrezko Euskadi Saria, eta aukeraketa Gipuzkoako liburu-dendek bidalitako proposamenen arabera egiten da. Aurtengoan, Miriam Luki urretxuarraren Argialdiak liburua saritu dute euskarazko alorrean. "Egoera eta giro ezagunak sortzeko erakutsi duen trebeziarengatik" , haren “estilo berezi eta zorrotzarengatik” eta "gaia eta genero literarioaren artean lortzen den batasuna" dela-eta erabaki dute saria Lukiri ematea. 

Miriam Lukiren Argialdia liburua narrazioz osatutakoa da. Ipuin liburu honetan hainbat egoera eta pertsonaia azaltzen dira, baina guztiek dute lotura tematikoa. Horietan, argialdi une bat gertatzen da, aldez aurretik ezagutzen zena -nolabait, modu inkontzientean-, ezagutzeko; begirada atzera itzultzeko unea, argialdi horren eskuz. 

 

Gaztelaniaz, Juan Tallonen Obra maestra saritu dute. Komiki eta Liburu Ilustratuen kategorian, berriz, Nadar-ek irabazi du, Fatty. El primer rey de Hollywood eta Transitorios liburuengatik, biak Astiberrik argitaratuak.