Miren Urkiola: Fran Yesterekin egoteagatik ordainduko nuke"

17 urte. Bolibartarra. "Jada, independenteak gara". Udan hiru urte beteko dira harriak jasotzen hasi zenetik. Erakustaldietarako zazpi galtza pare erabiltzen ditu, baina "errekorrak beti praka berberarekin egiten ditut". Jackie Chang aktorea gogoko du, "karate eta judoa begiko baititut". Eibar taldean jokatzen du futbolean, eta Batxiler teknologikoko lehen ikasturtea burutzen ari da.
Arrunt laket dut: Futbolean jokatu eta lagunekin egotea.
Ez ditut parean ikusi ere egin nahi: Pertsona faltsuak. Lagunak direla esanez hurbildu eta gero
Lasaigarri zait: Musika entzun eta kantatzea; esaterako, Su Ta Gar kantatzen aritzea. Lotsa gutxi daukat.
Sutan jartzen naute: Zirikatzaileek.
Gustura irakurri nuen: Folleten "El tercer gemelo" liburua. Horrez gain, prentsan ni azaltzen naizen artikuluak gordetzeko ohitura dut.
Lo seko geratu nintzen irakurriz: Ikasketetako apunte bat edo beste.
Bertutea: Irekia eta alaia naiz.
Akatsa: Zaila bada ere, haserretzen naizenean, ondo berotzen naiz!
Ametsa: Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna.
Amesgaiztoa: Jendearen arteko ika-mikak.
Barre algara eragiten dit: Txisteak, lagunarteko giroak Barre errazekoa naiz.
Negargura ez dut urruti: Informatiboetan agertzen diren ia amaierarik gabeko gerra albisteak.
Urrea: Amari, asko lagundu baitit. Harri jasotzen hasi nintzenean, berak eramaten ninduen kotxez entrenatzera.
Ikatza: Politikariei, oro har.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Ate pare batera joana naiz eta Bat ondo joan zen; lagun moduan amaitu dugu.
"Ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon ". Kalabazak jasoa naiz Baiezkoa jasoko nuelakoan, ezezkoa jaso nuen behin. Halere, buelta nahiko erraz eman nion.
Zenbat kiloko harria bizkarreratu nahi zenuke? Iazko eguberri atarian 108 kiloko harria hiru aldiz altxatu nuen, eta oso pozik nago. Hurrengoa 112 kilokoa izan daiteke
Hatzak zupatzen ditut: Pasta janez. Amak txorixoarekin, tomatearekin prestatzen duenaren parekorik ez dago!
Gogoko ez dudan jakia: Barazki purea.
Dirua ordainduko nuke: Fran Yeste, "ilehori platinoa", Athleticeko jokalariarekin arratsalde bat igarotzeagatik.
Ez nioke xentimorik emango: Gerrak eta pobrezia bultzatzearren edozer gauza asmatzen dutenei.

Inoiz harria labaindu eta erori al zaizu oinetara? Ez, baina bola atzerantz erori izan zait. Dena den, ez dut inoiz istripurik izan.