Miren Nogalesek eta Julen Telleriak 'Gora Bihotzak' udako saioa aurkeztuko dute gaurtik aurrera

Miren Nogalesek eta Julen Telleriak 'Gora Bihotzak' udako saioa aurkeztuko dute gaurtik aurrera Astelehenetik ostegunera izango da eta Zarauztik eskainiko dute zuzenean, 21:30ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-nogalesek-eta-julen-telleriak-gora-bihotzak-udako-saioa-aurkeztuko-dute-gaurtik-aurrera/@@download/image/julen eta miren.png
2023/07/03
Astelehenetik ostegunera izango da eta Zarauztik eskainiko dute zuzenean, 21:30ean.
Miren Nogalesek eta Julen Telleriak 'Gora Bihotzak' udako saioa aurkeztuko dute gaurtik aurrera

Julen Telleriak eta Miren Nogalesek Gora Bihotzak udako gauetako talk show-a estreinatuko dute gaur, ETB1en. Zuzenean izango da saioa, 21:30etik 22:30era, eta Zarauzko erdiguneko lokal batetik arituko dira, astelehenetik ostegunera, kolaboratzaileen laguntzaz.

Orain dela urtebete inguru itxitako Zarauzko gizonezkoen arropa denda ezaguna izango dute kokaleku. Telebistako erakusleiho haundi bihurtu dute lokala eta EITBk adierazi duenez, "ez da soilik eszenatoki bat izango, baita izateko eta egoteko modu bat ere".  Dendako platoan ez ezik, kalean ere ibiliko dira. Izan ere, aurkezleek euren eserlekuak utziko dituzte eta kalekoekin ere arituko dira.

Adin eta profil ezberdinetako kolaboratzaileak ere izango dira mahaiaren inguruan, hala nola Onintza Enbeita, Iker Galartza, Iban Garcia, Jokin Ayerregaray, Iker Plazaola… Gonbidatu ezagunak elkarrizketatuko dituzte guztien artean. 

Herriko festak eta kirolak
Herriko festetan ere ibiliko dira, herri kiroletako erronka txiki bat pizteko. Karmele Gisasola Zelai IIIa, Euskal Pentatloiko eta Euskadiko harri-jasotzaile txapelduna, eta Xabier Orbegozo Arria V aizkolaria arduratuko dira horretaz.