Miren Lazkano donostiarra Europako eslalom piraguismoko txapeldun

Miren Lazkano donostiarra Europako eslalom piraguismoko txapeldun Igandean Italian jokatu zen C1eko finalean eskuratu zuen garaipena 23 urteko kirolariak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-lazkano-donostiarra-europako-eslalom-piraguismoko-txapeldun/@@download/image/mirenpodium.jpg
2021/05/14

Maitane Legarreta Etxezarreta

Igandean Italian jokatu zen C1eko finalean eskuratu zuen garaipena 23 urteko kirolariak.
Miren Lazkano donostiarra Europako eslalom piraguismoko txapeldun

Ez du nolanahiko balentria egin Miren Lazkano piraguistak! Igandean Italiako Ivreako uretan jokatutako Europako Txapelketako eslalomeko C1eko finalean garaipena lortu zuen, alajaina. 102 segundo eta 15 ehunen behar izan zituen Lazkanok kanaleko ibilbidea egiteko, egindako akats bat zela medio, bi segundoko zigorra izan zuen arren. Tereza Fiserova txekiarra eta Elena Apel alemaniarra izan ziren bigarren eta hirugarren postuak lortu zituztenak. 

2014an Vienan izandako Europako Txapelketan zilarra lortu zuen taldekako C1 mailan, eta 2018an brontzea eskuratu zuen kategoria berean Pragan. 2019an Tokioko Jokoetarako sailkatzeko lehiatu ezinda geratu zen sorbaldako lesio bat tarteko. 

Aurrera begira ere, Lazkanok lehiarako hainbat hitzordu izango ditu: Espainiako Kopako proba hilaren amaieran; Munduko Kopako bi proba ekainean; Espainiako Txapelketa abuztu aldera;  eta irailean Munduko Txapelketa Bratislavan. Zorte onena opa diogu!