Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarretak solasaldia egingo dute Bilbon, 'Irakurtzeari utzi diogu?' galderari tiraka

Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarretak solasaldia egingo dute Bilbon, 'Irakurtzeari utzi diogu?' galderari tiraka Irakurketa indizeen eta irakurleen interesen inguruan arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-billelabeitia-eta-patxi-zubizarretak-solasaldia-egingo-dute-bilbon-irakurtzeari-utzi-diogu-galderari-tiraka/@@download/image/Miren-Billelabeitia-eserita_1920x1080-ZuZeu_eus_2023_ots.jpg
2024/01/15

Patxi Zubizarretaren argazkia.: Jaizki Fontaneda/Foku 

Irakurketa indizeen eta irakurleen interesen inguruan arituko dira.
Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarretak solasaldia egingo dute Bilbon, 'Irakurtzeari utzi diogu?' galderari tiraka

Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruko hitzordu berria izango da bihar, hilak 16, Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, 19:00etan. Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleak izango dira bertan, “Irakurtzeari utzi diogu” galderaren inguruan solas egiteko. Irakurketa indizeei buruz hitz egingo dute eta irakurleek liburuen, eleberrien, komikien, eta abarren inguruan dituzten interesei buruz ere arituko dira. Juanra Madariagak moderatuko du saioa.

Miren Billelabeitia (Mungia, 1960) Euskal Filologian lizentziatua da, eta gazteen artean irakurketaren eta literaturaren kultura sustatzeko hainbat lan eta hausnarketa egin ditu. 

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) ere Euskal Filologian lizentziatua da, eta haur eta gazte literatura landu du. Hainbat gai jorratu ditu literaturan bidez, hala nola migrazioa, kultur anizkotasuna, familia eta umorea.

Sarrera doakoa da eta aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da,  Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.