Miren Amuriza, Igartza saria

Miren Amuriza, Igartza saria 'Paperezko txoriak' eleberri proiektua saritu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-amuriza-igartza-saria/@@download/image/miren-amuriza-1024x682.jpg
2017/09/07
albiste-laburra

Argazkia: Lehior Elorriaga

'Paperezko txoriak' eleberri proiektua saritu dute.
Miren Amuriza, Igartza saria

Miren Amuriza Plaza izan da Igartza Sariaren XX. deialdiko irabazlea. Paperezko txoriak eleberri proiektua hautatu dute Igor Estankona, Garazi Kamio eta Ana Jaka epaimahaikideek aurten bekara aurkeztutako 20 proiektuen artean.

CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak idazle gazteen jarduna laguntzeko antolatzen dute saria, eta hogei urteko ibilbidean hainbat idazle saritu dituzte, hala nola Julen Gabiria, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte eta Kattalin Miner.

Paperezko txoriak da proiektu irabazlearen izena, eta Bizkaiko herri txiki bateko baserri batean kokaturiko istorioa kontatuko du, familia bereko hiru belaunaldiren bidez.