Miren Amuriza eta Mattin Luku, txapeldun

Miren Amuriza eta Mattin Luku, txapeldun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-amuriza-eta-mattin-luku-txapeldun/@@download/image/2010618346DSC_0352.JPG
2012/12/13
berria
Miren Amuriza eta Mattin Luku, txapeldun
Miren Amurizak Durangaldeko Bertsolari Txapelketa irabazi du, eta horri esker, zuzenean lortu du Bizkaiko Txapelketarako txartela -uda ostean izango da-. Berrizen egin dute Durangaldeko txapelketaren finala eta Amurizarekin batera, Eñaut Iturburu, Beñat Ugartetxea, Julen Sololuze, Eneko Abasolo eta Gorka Lazkano aritu ziren.

Beste aldetik, Baionako Kalostropen Iparraldeko Bertsulari Gazteen Txapelketaren azken saioa egin zuten asteburuan eta Mattin Luku garaztarrak pilatu zituen puntu gehien, Maiana Irigoien baionarra eta Hazparneko Txomin Elosegiren aurretik. Bizkaian bezala, Ipar Euskal Herrian txapelketa nagusia eginen dute aurten.