Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso intimitateaz arituko dira Bilbon

Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso intimitateaz arituko dira Bilbon Intimitatea zer den, zertarako eta beste hainbat galderen inguruan hausnartuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miren-agur-meabe-xabier-gantzarain-eta-goizalde-landabaso-intimitateaz-arituko-dira-bilbon/@@download/image/geroa.jpeg
2023/11/09
Intimitatea zer den, zertarako eta beste hainbat galderen inguruan hausnartuko dute.
Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso intimitateaz arituko dira Bilbon

Euskal Idazleen Elkarteak Geroa hemen solas-zikloaren abiatu zuen urtarrilean, eztabaida eta hausnarketa bultzatu nahian. Urtarrilean zentsuraz aritu ziren, maiatzean adimen artifizialaz, eta irailean ametsez. Orain, zikloari amaiera emateko, intimitatea izango dute solasgai Miren Agur Meabek, Xabier Gantzarainek eta Goizalde Landabasok. 

Ondoko galderen inguruan arituko dira: “Zer da intimitatea? Nor da intimitatea? Noiz da intimitatea? Zertarako da intimitatea? Zenbat da intimitatea?”.

Solasaldia azaroaren 14an izango da, Bilboko Kuna gunean, 19:30etik aurrera. Sarrera irekia eta doakoa den arren, Euskal Idazleen Elkarteak aurrez parte-hartzea jakinarazteko eskatu du, honako helbide honetara idatzita: komunika@idazleak.eus. Edozein zalantza izanez gero ere, bertara idazteko proposamena egin dute.