Miraria Amazonian

Miraria Amazonian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miraria-amazonian/@@download/image/14p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Miraria Amazonian
Brasilgo Para estatuko Abaetetuba herriko biztanleek mirari bat ikusi zuten duela urtebete. Gau batean 310 tona janari eta 38.000 botila garagardo aurkitu zituzten itsasertzean. Abaetetubatarrek bapo-bapo jan eta edan zuten hurrengo egunetan eta berria zabaldu zuten inguruetan. Mundu honetan, hala ere, mirari gutxi gertatzen da. Izan ere, egun horretan bertan janariz eta botilez betetako itsasuntzi bat hondoratu zen Parako kostaldean. Miraria izan ala ez izan, abaetetubatarrek festa ederra egingo zuten ziur.