Miraria!

Zurrunken amets gaiztoarekin amaitzeko sistema asmatu dute: Sissel Silencium izena du, eta %90eko eraginkortasuna omen du. Nola funtzionatzen duen? Mikrofonoa eta haize kamera dituen bururdia erabilita. Lotan dagoena zurrungaka hasi orduko mikrofonoak haize kamera aktibatu eta bururdia puzten du. Zurrungaka dabilenaren burua mugitzen denean, mingainaren eta zintzurraren arteko distantzia handitzen denez, isiltasuna nagusitu eta amets gaiztoa bukatu egiten da.