Mintzaneten festa larunbatean!

Mintzaneten festa larunbatean! Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo dute. Animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mintzaneten-festa-larunbatean/@@download/image/logo-header.jpg
2018/11/23
berria
Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo dute. Animatu!
Mintzaneten festa larunbatean!

Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo dituzte. Azaroaren 24an (larunbata) elkartuko dira. Sari banaketa Tabakalerako Kutxa Plazan izango da, 12.30ean. Bazkaria, berriz, Donostiako Astoria 7 jatetxean izango da. Bertan, Mintzaneteko erabiltzaileek elkar ezagutzeko aukera izango dute.

Ekitaldian, Bidelagun Onena (Ainara Maia) eta Bidelari Onena (Peio Duzan) omenduko dituzte. Bestalde, aurtengo Aipamen Berezia Joxe Mari Allurrentzat izango da.

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da. Ekimenaz gehiago jakin nahi baldin badituzu, idatzi info@mintzanet.net  helbidera. Animatu!