Mintzalagunen inguruko dokumental laburra sortu du Donostiako Bagera elkarteak
30 urte bete ditu Mintzalaguna egitasmoak. Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, 1993ko abenduan ekin zion Mintzalaguna egitasmoaren sorrerari, eta orduz geroztik, Euskal Herrian barrena zabaldu den egitasmoa da. Ordutik milaka herritar elkartzen dira astero edo maiztasunez euskara praktikatzeko asmoz.
Urteurrenaren harira, Bagerak Mintzalagunak 30 urte dokumentala egin du sortzaileen eta zenbait mintzalagunen testigantzak jasota. 15 minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoan parte hartu dute, besteak beste, Ainhoa Lavado, Ekaitz Agirre, Marije Manterola, Aitziber San Roman, Amaia Balda, Alan Kennedy, Aitziber Gurutzeaga, Francesca de Nicola eta Aritz Brantonek.

Dokumentala sarean ikus daiteke.

