Minority Report ****

Minority Report **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/minority-report/@@download/image/23p44-1.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Steven Spielberg. Aktoreak: Tom Cruise, Colin Farrell, Samantha Morton, Max Von Sydow. Generoa: zientzia-fikzioa / suspensea. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 145 minutu. 
23.zenbakia
Minority Report   ****
Washington, 2054. Hiltzaileak hilketak egin aurretik atxilotzen dituen polizia bereziaren burua da John Anderton. Uste baino hurbilago duen gaizkile batek haren aurkako konplot maltzurra prestatu du, eta gertatzear den hilketa baten errudun jo dute gizona. Legetik ihesi dabilela, errugabetasuna frogatzen eta benetako errudunak aurkitzen saiatuko da. Philip K. Dick kultuko idazlearen zientzia-fikziozko ipuin ilun bat hartu du oinarri Steven Spielberg handiak Minority Report iradokitzailea sortzeko. Zientzia-fikziozko thriller bikaina da.