Minnesotako txoriak, mozkortuta?

Minnesotako txoriak, mozkortuta? Gilberteko poliziak topatu du hiriko hegaztiak ohi baino alaiago egotearen zergatia; arrazoiak harrituko zaitu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/minnesotako-txoriak-mozkortuta/@@download/image/bird-beer.jpg
2018/10/05
berria
Gilberteko poliziak topatu du hiriko hegaztiak ohi baino alaiago egotearen zergatia; arrazoiak harrituko zaitu!
Minnesotako txoriak, mozkortuta?

Minnesotako (AEB) Gilbert hiriko txoriak mozkortuta agertu dira egunotan, eta bertako bizilagunek zur eta lur ikusi dute nola hegaztiek jokabide arraroak zituzten, ohi baino gehiago kantatuz, arraro hegan eginez eta gauzen kontra talka eginez. Hitz gutxitan, mozkorrak daudela dirudi. Eta hala da; poliziak hegaztien jokabidea ikertu ondoren aurkitu du arazoen jatorria. Antza, txoriek fermentatutako baia batzuez elikatu dira, eta beraz, alkohola kontsumitu dute.

Emaitza bitxia da; jendeak deskribatu duenez, hegaztiek Angry Birds edota Warner Brotherseko Koiotea eta Hankarina bezala jokatzen dute. Ondoren ajea etorriko ote zaie?