Minisutra, sexurako hiztegi berria

Minisutra, sexurako hiztegi berria Kamasutra atzean gelditu delako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/minisutra-sexurako-hiztegi-berria/@@download/image/yo1emoeuioqkuba4nve1.jpg
2018/09/17
berria
Kamasutra atzean gelditu delako!
Minisutra, sexurako hiztegi berria

Bianca Tschaikner ilustratzaile australiarrak buelta eman nahi izan dio Kamasutrari, eta garai berrietara egokitu du sexurako hiztegia. Hala sortu da Minisutra, sexualitate guztiek gozatzeko liburu ilustratua!

 

 

Ideia Twitterren jaio zen; ilustratzaileak hainbat marrazki igo zituen, eta arrakasta ikusita, crowdfunding kanpaina jarri zuen martxan liburua argitaratzeko: "Mundu guztia nire liburuarekin identifikatzea nahi nuen. Hala, sexualitate guztiak izan ditut kontutan; liburua kolorez betetzea izan da helburua, alaitasunaren eta ondo pasatzearen zirkua ilustratzea. Pluraltasuna eta bizipoza zabaltzea". Lortu ote du? Zer diozue?