Minimalismo berria: etxea ordenatu, garuna lasaitu
Seiri, seito, seiso, seiketsu y shitsuke. Samu japoniar filosofiaren bost oinarriak dira. Euskaraz honela itzuli litezke: sailkatu, ordenatu, garbitu, estandaritza eta diziplina mantendu. Milaka urte dituen ikasgaia bada ere, "Toyota metodoa" bezala ere ezaguna da. Erakunde ezagunak filosofia hau aplikatzen du euren baliabideak alferrik galdu ez daitezen eta bide batez, produktibitatea optimizatzeko. Bigarren Mundu Gerraren ostean Japonian pentsamolde hau izugarri zabaldu zen, garai hartako behar ekonomikoei aurre egiteko eta hainbat sektoretan txertatu zen: produktibitatea nahi zuen orok samu filosofia jarraitzen zuen.
Azken urteetan, ordea, filosofia honek esanahi berria du, bere jatorriaren antipodetan dago eta produktibitatea ordez lasaitasuna aldarrikatzen du. Minismaliko joera berriak japoniar arauak aplikatzen ditu, baina norberaren etxe barruan, behar ez ditugun objektu guzti horietatik askatzeko. Helburua gure buru-osasuna da, etxe ordenatu batek zaratarik gabeko garuna baitu emaitza moduan.
Hori frogatu dute behintzat Princeton eta Texas-Austineko Unibertsitateek: garuna ingurune orekatu batean murgilduta egon beharra du. Etxe garbi eta ordenatu batean garunaren ongizatea eta informazioa prozesatzeko gaitasuna hazi egiten dira. Hain da horrela, IKEA erakundeak egindako beste ikerketaren arabera, gure etxeko argia, ordena, usaina eta zarata mailak ere gure osasun emozionalean eragina duela ondorioztatu duela.
Samu filosofiara itzuliz, berau aplikatzeko minimalistak izan beharra dugu eta gure ondasunak talde ezberdinetan sailkatu (seiri): biltegiratu, eskura eduki, eman edo bota.
Ondoren ordena (seito) dator. Logika jarraitzen duen ordena batek intuitiboki esango digu bilatzen dugun hori edo behar dugun hori non dagoen. Azkenik seiketsu eta shitsuke datoz. Ordena egunero mantendu behar da -adibidez, etxea astero antolatu behar dugu- zoriontasuna sortzen diguten beste zereginetarako denbora gehiago edukitzeko.
Filosofia hau ez dago kontsumitzearen aurka, besterik gabe kontsumo geldo eta kontzientearen alde egiten du, ekintza horien onurak kanpotik zein barrutik on gin diezaguten, gure burua eta planeta errespetatuz. Hau da, benetan zer nahi dugun eta nahi dugun horrek zer eskainiko digun ezagutzea da. Minimalismoa ez da erdi hutsik dauden etxeak edukitzea, bizik eta norbere sentitzen diren etxeak eraikitzea, kontzienteak, ahal den neurrian, lasai bizi ahal izateko.

