Mineral Art egitasmoa jarri dute martxan Abanto-Zierbenan

Proiektu dinamizatzailea izateko helburuarekin jaio da, Enkarterri eskualdeko Meatzaldean kultura, turismoa eta ekonomia sustatzeko.
Abanto-Zierbenako Udalaren eta Enkarturren lankidetzaz abiatutako Mineral Art egitasmoaren lehenengo ekimenean gazteek hartu dute parte. Zehazki, Meatzaldeko ikastetxeetako eta EHUko Arte Ederretako ikasleek, eta inguruko hainbat artistek osatu dute aurreneko erakusketa hau.
Guztira, mea bagoneten 25 kopia egin dituzte poliesterrez, eta nork bere gustura margotu eta apaindu dituzte. Piezak Abanto-Zierbenako hiriguneetan zehar Gallarta, Las Carreras eta Sanfuentes prestatutako ibilbidean zehar paratuko dituzte bertatik pasatzen den edonorentzat ikusgai.