Minen kontrako landareak

Minen kontrako landareak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/minen-kontrako-landareak/@@download/image/44p35-4.jpg
2012/12/13
berria
Gerren ondorioz, milioika mina daude lurperatuta munduan. Ikerketek diotenez, urtero mina horiek 20.000 lagun hiltzen dituzte. Horregatik, leherkarien kokapena zehazteko, teknika ugari garatu dira azken urteetan. Mina hauek TNT izeneko lehergaia dute, eta ikerlari batzuek berriki argitu dutenez, zenbait landare, genetikoki aldatuz gero, TNT-a antzemateko gai dira. TNT-a antzematen dutenean, landareok kolorez aldatzen dira. Beraz, landare hauek minak antzemateko eta kentzeko oso baliagarriak izan daitezke.