"Minecraft" Korrikarekin bat

Aurten bai, aurten berriz ere euskaran alde Korrika ekimen ederra ospatuko da. Euskal Herri osoa zeharkatzen duen lasterketa honen helburua euskararen erabilera sustatzea da eta AEK-ri babesa ematea.
Minecraft, berriz, bideo-joko bat da eta bertan mundu ireki bat aurkezten da. Jokoaren oinarria mundu horren esplorazioa eta eraikuntza da. Jokalariak bere unibertso propioak garatzea ahalbidetzen du joko ezagunak blokeen bidez. Mundu irekia denez, jokoak ez du helburu jakinik eta horrek aukera infinituak sortzen dizkie jokalariei. Testuinguru honetan zenbait erabiltzailek Euskal Herri birtuala sortu dute eta bertan ere Korrika ospatuko da mundu birtualean euskara zabaltzeko asmoz!
Honela, Minecraft Zerbitzariko Euskal Herri birtualean larunbat arratsaldean Korrika ospatuko da. 20:00ak aldera hasiko dira Iruñean eta ibilbidea amaitutakoan mini-jokoetara jokatuko dute parte hartzaile guztiek. Zu ere batuko zara?