Minbiziaren aurkako txertoa 2030. urtea baino lehen egongo da eskuragarri
BioNTech-ekoen arabera, minbiziaren aurkako txertoa prest egon liteke 2030. urtea baino lehen. Dirudienez, hainbat aurrerapen esperantzagarri egin dituzte.
Tumore ugariren aurkako txertoaren garapena sekulako erronka da zientziarentzat. Horregatik, minbizia sortzen duten zelulak suntsitzen lagunduko duen txertoa eskuratzea sekulako zedarria litzateke.
Erakundearen helburua txerto indibidualizatuak sortzea da, kirurgia baten ostean pazienteek euren txerto pertsonalizatua jaso dezaten, euren sistema immuneari minbiziaren zelulei aurre egiten laguntzeko. Modu honetara, medikuen beste esku-hartzeak, txertoarekin konbinatuz, minbizia gainditzeko aukerak gehitu egingo dira.
Pandemiak eztada egin aurretik BioNTech erakundeak minbiziaren aurkako txertoa sortzeko lanetan ari zen. Baina erakunde alemaniarrak bere proiektua alboratu behar izan zuen Covid-a dela eta. Orain, berriz ere proiektua berregin du eta dirudienez 2030. urtea baino lehen merkatuan egongo da. Ikusi beharko da zein punturaino izango den eraginkorra eta minbizi mota guztietarako baliagarria izango ote den.

