Mimetizazio azkarra

Mimetizazio azkarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mimetizazio-azkarra/@@download/image/38p38-3.jpg
2012/12/13
berria
Mimetizazio azkarra
Thomisus Spectabilis armiarma zuri baten izena da. Haren elikagai nagusia erleak dira. Eta erleak harrapatzeko, trikimailu bat erabili ohi du: marrazkidun hostoak dituzten lore zurietan ezkutatzen da. Erleak ez dira gai armiarma ikusteko. Beraz, lore-hautsa hartzera doazenean, armiarmaren sabelean amaitzen dute askotan.