Million Dollar Baby *****

Million Dollar Baby ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/million-dollar-baby/@@download/image/49p48-2.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Clint Eastwood. Aktoreak: Clint Eastwood, Hilary Swank, Morgan Freeman, Jay Baruchel. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 132 minutu. 
49.zenbakia
Million Dollar Baby   *****
Mystic River zirraragarriaren egilea boxeoaren munduan murgildu zaigu oraingo honetan; beste maisulan samin bat erdietsiz. Boxeolari ohia da Frankie Dunn zaharra. Gimnasio txiki bat du, eta etorkizun oparoa izan lezaketen boxeolari gaztetxoekin egiten du lan bertan. Egun batean, Maggie izeneko neska xalo bat iritsiko da gimnasiora. Maggiek txapeldun izatearekin egiten du amets. Hasiera batean, Frankiek ez dio neskatoari arretarik eskainiko. Baina, pixkanaka-pixkanaka, adiskide min egingo dira biak. Clint Eastwood, Hilary Swank eta Morgan Freeman aktoreen interpretazioak ezin hobeak dira, eta gidoia aparta da oso. Ohikeriak eta sentimentalismo oro saihestuz, ikus-entzulearen arima urratzeko gaitasuna du pelikulak. Boxeoaren mundua bere gordinean islatzen duen drama kitzikagarria da.