Europan milioitik gora sinadura jaso dira animaliekin esperimentatzearen aurka

Europan milioitik gora sinadura jaso dira animaliekin esperimentatzearen aurka Bost erakundek ekimen bat aurkeztu dute entsegu hauei amaiera jartzeko helburuz eta Europari finantziazioa eskatu diote. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milioitik-gora-sinadura-jaso-dira-animaliekin-esperimentatzearen-aurka/@@download/image/animales.jpg
2022/09/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bost erakundek ekimen bat aurkeztu dute entsegu hauei amaiera jartzeko helburuz eta Europari finantziazioa eskatu diote.
Europan milioitik gora sinadura jaso dira animaliekin esperimentatzearen aurka

Bost erakunde europarrek, ehun elkartek eta bi marka komertzial garrantzitsuk aurreko urteko abuztuaren 31n kanpaina bat jarri zuten martxan Save Cruelty Free Cosmetics (Salbatu kosmetikoak krudelkeriatik) deitutakoa. Helburua animaliekin egiten diren entseguei amaiera jartzea da eta aldaketa hori legez babestea. 

Parte-hartzea izugarria izan da eta hiritarren artean gaiak duen interesa nabarmendu du. Europar Batasunean aurkeztu diren 90 proposamenetik egitasmo hau seigarrena da milioitik gora hiritarren babesa jasotzen. 

Egun, laborategietan animaliarik erabili beharrik ez dagoela aldarrikatzen dute, haimaka metodo alternatibo baitaude emaitza bera eskuratzeko. Hala ere, estatistikek erakusten dute animalien esperimentazio kopurua oso gutxi jaitsi dela 2019. urtetik eta egun hamar milioi animaliatik gora laborategietan daudela. 

Debeku hauek legez babestea eskatzen du egitasmoak. Egun, milaka kosmetikoren osagaien artean animaliekin esperimentazioa dago, prozedura krudel eta zaharkituak erabiltzen dituena. Europar Batasunean animalien esperimentazioaren aurkako legeak aurretiaz existitzen baziren ere, hauek oso ahulak dira. Legeak errebisatu eta, beharrezkoa balitz, lege indartsuagoak indarrean jartzeko, 1,4 milioi hiritarrek euren babesa eman dute sinadura bidez. 

2019an, Europan, 10,5 milioi entsegu burutu ziren animaliekin. Ikerketen arabera, horietatik %41ak animaliengan sufrimendu moderatu edo larria eragin zuen.