Milioika pertsona tokialdatu beharrean aurkituko dira ur gabeziagatik 10 urte barru

Milioika pertsona tokialdatu beharrean aurkituko dira ur gabeziagatik 10 urte barru Ur gabeziak hau lortzeko aukera gabezia esan nahi du edo erakundeak ez gai izatea urez hornitzeko bere biztanleak edo azpiegitura egokiak ez edukitzegatik gertatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milioika-pertsona-tokialdatu-beharrean-aurkituko-dira-ur-gabeziagatik-10-urte-barru/@@download/image/earth2-900x796.jpg
2020/12/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ur gabeziak hau lortzeko aukera gabezia esan nahi du edo erakundeak ez gai izatea urez hornitzeko bere biztanleak edo azpiegitura egokiak ez edukitzegatik gertatzea.
Milioika pertsona tokialdatu beharrean aurkituko dira ur gabeziagatik 10 urte barru

Eta jada arazo honek kontinente guztiei eragiten die. Uraren erabilera hazten joan da mundu guztian azken mendean, biztanleria tasa baina bi aldiz gehiago igo baita. Zenbait eskualdetan uraren zerbitzua muturrera iristen ari da, batez ere leku idorretan, eta ura guztiengana iristeko arazoak daude. 

Uraren eskasia handituz joango da gune urbanoak zabaltzen eta hazten doazen heinean. Aldaketa klimatikoak ere eragina izango du noski, ikusi beharko da, ur eskasiaren afera mundu mailan nola kudeatzen den. 

Hori dela eta, eskualdeek eta herrialdeek arazo kritiko hau ahalik eta azkarren konpondu beharra dute, ez baitago ur eskasiarik bere horretan, kudeaketa kaskarra besterik ez baita, oinarri oinarrian. Hori dela eta, eskasia bagenu bezala erabili behar den baliabidea da ura, kudeaketa orekatuago bat eginez, mundu guztiak eskura eduki dezan. 

Ekintzak eta zifrak
-Ur gabeziaren ondorioak esperimentatzen hasi dira 2.000 milioi pertsona inguru.
-Uste da 2040. urterako, 18 urtetik beherako lau haurretatik bat, guztira 600 milioi, ur gabezia altua duten guneetan biziko dira. 
-Egungo panoramarekin, 2030. urterako, ur eskasiagatik, leku lehorretatik 24 eta 700 milioi pertsona desplazatuko dira.