Milioidun lapurreta "The Crown" telesailaren set-ean

Milioidun lapurreta "The Crown" telesailaren set-ean Hala ere, espero da horrek errodajean eraginik ez izatea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milioidun-lapurreta-the-crown-telesailaren-set-ean/@@download/image/Captura de pantalla 2022-03-07 a las 13.59.55.png
2022/03/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hala ere, espero da horrek errodajean eraginik ez izatea.
Milioidun lapurreta "The Crown" telesailaren set-ean

350 objektu inguru lapurtuak izan dira Netfix-en The Crown telesaileko set-etik. Lapurtutako antzinako objektuak eta erreplikak guztira milioi bat inguruko balioa dute. Antzinako objektuekin negozioa egiten duten merkatariak ohartaraziak izan dira merkatuan zirkulatu dezaten eragozteko.

Netflix-eko bozeramaile batek hauxe adierazi du: "Hainbat antzinako objektu lapurtuak izan direla baieztatu genezake eta espero dugu hauek aurkitu eta berriz ere set-era itzultzea. Bitartean ordezkoak bilatuko dira eta espero da errodajea ez geratzea". 

Izan ere, The Crown telesailaren bosgarren denboraldia filmatzen ari dira oraintxe eta espero da urte bukaerarako estreinatzea. Denboraldi bakoitzean hainbat aktorek gorpuzten dituzte rol nagusiak: Imelda Stauton-ek Isabel II Erreginaren papera egingo du, Diana Printzesa Elizabeth Debicki-k eta Margaret Printzesa Lesley Manville-ek, besteak beste.