Milioi bat boluntariok 50 milioi zuhaitz baino gehiago landatu dituzten 12 ordutan

Milioi bat boluntariok 50 milioi zuhaitz baino gehiago landatu dituzten 12 ordutan Gizarte gero indibidualistago honek kontrakoa sinestarazi nahi badigu ere, dudarik ez da elkartu ez gero gizakiak gauza harrigarriak lortu ditzakeela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milioi-bat-boluntariok-50-milioi-zuhaitz-baino-gehiago-landatu-dituzten-12-ordutan/@@download/image/2-6-1024x577.jpg
2019/05/06

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Gizarte gero indibidualistago honek kontrakoa sinestarazi nahi badigu ere, dudarik ez da elkartu ez gero gizakiak gauza harrigarriak lortu ditzakeela.
Milioi bat boluntariok 50 milioi zuhaitz baino gehiago landatu dituzten 12 ordutan

Indiako Uttar Pradesh departamenduan milioi bat boluntariok 50 milioi zuhaitz baino gehiago landatu zituzten 12 ordutan, 24 ordutan landatutako zuhaitzen Guinness errekorra hautsiz. Ekintza hunkigarri hau Madhya Pradesh estatuko leku ezberdinetan gauzatu zen, Indiako zentroan. Horrela, boluntarioek gogor egin zuten lan 80 espezie ezberdinetako zuhaitzak landatzen bide, tren-bide eta lur publikoen inguruetan eta elkarrekin lan eginez 50,414,058 milioi zuhaitz landatu zituzten.

Landatzea ez da nahikoa ordea, zuhaitz gazteen biziraupena %40koa da eta biziraupen hori bermatzeko arreta handia eskatzen duten. Hori jakinik, Indian airetik argazkiak ateratzen dira behatzeko zein zuhaitz diren hobekien moldatzen direnak ingurura eta zeintzuk behar duten arreta gehiago.

2015eko Parisko Klimaren Konferentzia ez geroztik Indian plan bat jarri da martxan zuhaitzak landatzeko. Konferentzia horretan Indiak onartu zuten 6 mila milioi dolar xahutuko zituela lurraldea oihaneztatzen eta orain arte zuzen bete du bere hitza. Horrela jarraitzen badu, 2030 urterako 235 milioi zuhaitz landatuko ditu %29an bertako landaretza gehituz.

Zuhaitzek gas kutsakorrak xurgatzen dituztenez, ekimen honen helburua Indiako airearen kalitatea hobetzea da. Indiarentzat kezka larria baita hau, nazioko 6 hiri munduko 10 hiri kutsakorrenen artean azaltzen baitira.

Hori aldatzeko helburuarekin nazio oso bat mugitu da. Haatik, ekintza zoragarri honen boluntarioen kopuru zehatza aldatuz doa iturrien arabera. Batuketa gehienek diote 800.000 boluntario zeudela, beste batzuk diote 1.5 miliotara igotzen zela, dena den kopuru ikaragarria da eta gizakiak batuz egin dezakeenaren adibide oso esanguratsua.