Milaka ez, milioika hegazti migratzaile hilik

Milaka ez, milioika hegazti migratzaile hilik Estatu Batuetako Mexiko Berrian aurrekaririk gabeko hegazti migratzaile kopuru izugarria hilik agertu da. Zientzialariek uste dute arrazoien artean daudela basoetako suteak eta intsektuen biztanleria izugarri murriztu izana. Hau da, beste hitz batzuetan esateko: klima aldaketaren errua da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milaka-ez-milioika-hegazti-migratzaile-hilik/@@download/image/planeta-mas-calido-aves-migratorias-mas-pequenas-224151-1.jpg
2020/09/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Estatu Batuetako Mexiko Berrian aurrekaririk gabeko hegazti migratzaile kopuru izugarria hilik agertu da. Zientzialariek uste dute arrazoien artean daudela basoetako suteak eta intsektuen biztanleria izugarri murriztu izana. Hau da, beste hitz batzuetan esateko: klima aldaketaren errua da.
Milaka ez, milioika hegazti migratzaile hilik

Zientzialariek hildako 300 hegazti migratzaile aztertu zituzten. Egoera izugarri beldurgarria dela adierazi du Martha Desmond irakasleak, ikertzaileetako batek. Milaka ez, milioika hegazti migratzaile galtzen ari gara ziurrenik. 

Abuztuan hegazti kopuru oso handia hilda agertu zen White Sands mendikate inguruetan. Orduan, kasu isolatu bat zela pentsatu zen. Horren ondoren ordea, modu arraroan jokatu eta ondoren hiltzen ziren hegaztien inguruan txostenak iritsi ziren. Txostenak Estatuko leku ezberdinetatik iritsi ziren. 

Hildako hegaztien artean daude burubeltzak, txolarreak, enarak eta zozoak besteak beste. Espezi hauetako asko jada arriskuan daude, izugarri gutxitzen ari baitira eta honen ondoren hauek galtzeko arriskua izugarri areagotu da. 

Dirudienez hil aurretik hegaztiak erdi lotan daudela dirudi, lozorroan baleude bezala. Alta, zergatik hiltzen diren ikertzaileek oraindik ezin dute azaldu. Azaldu dute hegaztiak hil aurretik lumaberritu egiten direla eta hori egiteko osasuntsu egon beharra dagoela. Beraz, horren ondoren, punturen batean, euren migrazio bidea egiten hasten direnean, arazoetan aurkitzen dira. 

Jazoera larria da. Izan ere, 1970. urtetik 3 mila milioi hegazti hil dira. Intsektuen kopurua izugarri murriztu da eta honek ez du aurrekaririk. Klima aldaketak intsektuei eragiten die, hegaztiei, suteak sortzea ere eragiten du eta hau etorkizunaren aurrekari beldurgarrietako batzuk besterik ez direla diote zientzialariek ez badiogu honi irtenbidea laster jartzen.