Milaka bizitza salba ditzakeen odol unibertsala errealitatea da

Munduko biztanleriaren hiru laurdenak lau odol motetako bat du: A, B, AB eta O. Lehen hirurek antigeno zepa ezberdinak dituzte odolean eta antigorputz ezberdinak zelulen azalean eta horregatik, erreakzio immunologiko ezberdinak sortzen dituzte. A motatako zenbait odol zelulek B motatakoen zelulen erantzun immunologikoen kontra egiten du eta horregatik ezin izan dira orain arte odol mota ezberdinak nahastu ebakuntza edota tratamenduetan.
Horrez gain, O motatako odola “unibertsala” kontsideratu izan da antigeno neutroak dituelako eta horregatik, modu seguruan beste motatako odolekin elkartu daitekeelako, halere, ez da guztiz unibertsala. Orain ordea, British Columbia unibertsitateak burututako ikerketa berritzaile batengatik ikertzaileek antigeno guztiak neutralizatu ditzakeen entzima bakteria bat identifikatzea lortu dute, eta honen erantzun immunologikoak ez dira kaltegarriak inongo motatako odolentzat.
Ikertzaileek bakteria hauek gure hesteen barruan aurkitu zituzten, beraz, denbora guzti honetan irtenbidea guk geuk geneukan. Bakteria hauek A motatako odolarekin nahastean antigeno oldarkorren zelulak ezabatzen dira eta O motatako odola unibertsal bilakatzen du.
Odol transfusioa osasun sisteman ezinbestekoa da eta milaka bizitza salbatzen ditu urtean, nahiz eta erabiltzen diren odol motak arretaz konbinatu behar diren. Norberarena ez den odol motaren transfusioa burutzen bada ondorioak zoritxarrekoak izan daitezke. Aurkikuntza honekin ordea, aurki sendagileek mundu guztiarentzako baliagarria den odol mota eduki dezakete edozein momentutan eskura.