Milaka bisoien hilketa koronabirusarengatik

Milaka bisoien hilketa koronabirusarengatik Aragoin bisoi landetxe bateko animalia guztiak sakrifikatu dituzte, birusa bereganatu dutelako; Herbehereetan antzeko 23 agerraldi atzeman dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milaka-bisoien-hilketa-koronabirusarengatik/@@download/image/vison-aragon-covid.jpg
2020/07/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aragoin bisoi landetxe bateko animalia guztiak sakrifikatu dituzte, birusa bereganatu dutelako; Herbehereetan antzeko 23 agerraldi atzeman dituzte.
Milaka bisoien hilketa koronabirusarengatik

Orain arte, koronabirusa gizakion kontua izan da, salbuespen kasu apur batzuk kenduta (New Yorkeko Zoologikoko tigrea, Hong Kongeko txakurra, Belgikako katua). Baina aste honetan animalien hilketa handia gertatu da gaitzarekin lotuta. Hain zuzen, Espainian, Aragoiko bisoi landetxe batean animalien %87 koronabirusa zutela aurkitu berri dute; ez dago argi nola gertatu den transmisioa, baina "arriskua ekiditeko" bertako animalia guztiak sakrifikatzea erabaki dute agintariek: 92.700 bisoi guztira.

Herbehereetatik etorri da abisua; antza denez, bisoia da birusa bereganatu eta gainera asintomatikoa izan daitekeen animalia bakarra (oraingoz). Ekainetik hona, herrialdean 23 agerraldi antzeman dira bisoi landetxeetan, eta horregatik hasi dira animalia hauei probak egiten, sintomarik agertu ez arren. Emaitzak kezkatzeko modukoak dira; milaka eta milaka positibo. Ondorioz, Herbehereek 600.000 bisoi sakrifikatu dituzte, eta landetxe guztiak itxi dituzte; horrekin batera, 2024 urtea baino lehen animalia hauek hazteko industria guztiz debekatu dute.