Milaka azenario bota dituzte zerutik Australiako suteetatik bizirik atera diren animaliak salbatzeko

Milaka azenario bota dituzte zerutik Australiako suteetatik bizirik atera diren animaliak salbatzeko Diotenez 1.250 milioi animalia hil dira Australian suteen eraginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/milaka-azenario-bota-dituzte-zerutik-australiako-suteetatik-bizirik-atera-diren-animaliak-salbatzeko/@@download/image/1578821668_256754_1578822037_noticia_normal_recorte1.jpg
2020/01/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Diotenez 1.250 milioi animalia hil dira Australian suteen eraginez.
Milaka azenario bota dituzte zerutik Australiako suteetatik bizirik atera diren animaliak salbatzeko

Hego Gales Berriko gobernuak, suteek gehien kaltetu duten Estatuetako batek, baiezkoa eman dio bertako bizitza basatia salbatzeko elikagaiak airetik gune ezberdinetara botatzeari.

Horrela, hamaika helikopterok suteek kaltetutako guneetan 2.200 kilo barazki fresko, nagusiki azenarioak eta batatak, zeruetatik bota dituzte. Izan ere, animalia askok bizirautea lortu badute ere, euren elikagai naturalak ez dituzte eskura eta horregatik janaririk gabe gelditu dira. Gainera, animalia hauek estres egoeran geratu dira euren inguruan duten lehorteagatik eta hori dela eta biziraupena arriskuan dago.

Ekimenak, elikagaiak banatzeaz gain bertako espezieek biziraun dezaten jarraipen bat egin nahi die, horrela, kamerak jartzea pentsatu da ikusteko animaliek jaten duten ala ez eta zenbat jaten duten.

Mila milioi animalia baino gehiago hilik
Bitartean, suak herrialdeko gune ezberdinetako hektareak suntsitzen jarraitzen du. 800.000 lur hektarea suntsituak izan dira eta bertako milaka pertsona zein turista euren guneak uztera behartuak izan dira.

Estimatu denez 1.250 milioi animalia hil dira suteen erruz, eta bizirik geratu direnak arriskuan daude euren habitata suntsitua geratu delako, eta horregatik gosez hiltzeko arrisku handiak dituztelako.