Mila figurante behar dituzte 'Patria' filmerako

Mila figurante behar dituzte 'Patria' filmerako Gaur hasiko dira kastinak, Donostian, Elgoibarren eta Soraluzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mila-figurante-behar-dituzte-patria-filmerako/@@download/image/HBO-Series-Fernando_Aramburu-ETA-Pais_Vasco-Series_357975631_108474969_1024x576.jpg
2019/01/30
berria
Gaur hasiko dira kastinak, Donostian, Elgoibarren eta Soraluzen.
Mila figurante behar dituzte 'Patria' filmerako

Aurrera doaz Patria filmeko lanak; duela gutxi jakin genuen Elena Irureta eta Ane Gabarain izango zirela Fernando Arambururen nobelako protagonistak gorpuzteko aukeratutako aktoreak; orain, 1.500 figuranteren bila dabiltza. Kastinak gaur hasiko dira, Donostian, Elgoibarren eta Soraluzen, eta otsailaren 7a arte luzatuko dira.

Yäel Moreno estrak kontratatzeko arduradunaren esanetan, adin eta itxura guztietako gizon eta emakumeen bila dabiltza; filma 80ko hamarkadan girotuko dute, eta aniztasun handia behar duela zehaztu dute. Gainera, adierazi dutenez ez da aurretiko esperientziarik behar lan honetarako. Interesa dutenek aurretik izena eman dezakete yaelmorenocasting.com helbidean.

Hala, 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30era, Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian eta Elgoibarko Kultur Etxean egingo dira hautaprobak; aldiz, Soraluzen 10.30etik 14:00etara izango da, Batzokian.