Mikroplastikoak xurgatzeko gai diren esponja sintetikoak sortu dituzte

Mikroplastikoak xurgatzeko gai diren esponja sintetikoak sortu dituzte Zientzialari talde batek almidoi eta gelatinarekin egindako esponja biodegradagarriak sortu ditu. Belaki hauek gai dira, etxeko ur txorrotan zein itsasoan, dauden mikroplastikoen %90a xurgatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikroplastikoak-xurgatzeko-gai-diren-esponja-sintetikoak-sortu-dituzte/@@download/image/microplasticos-oceano-portada.jpg
2023/10/24
Zientzialari talde batek almidoi eta gelatinarekin egindako esponja biodegradagarriak sortu ditu. Belaki hauek gai dira, etxeko ur txorrotan zein itsasoan, dauden mikroplastikoen %90a xurgatzeko.
Mikroplastikoak xurgatzeko gai diren esponja sintetikoak sortu dituzte

Txinako zientzialari talde batek almidoi eta gelatinarekin esponja esperimentalak sortu dituzte. Hauek gai dira mikroplastikoak xurgatzeko eta ozeanoetan, -plastiko kutsadura gehien dagoen lekuetan-, jarri litezke. Luma bat bezain arinak dira eta euren poroek mikroplastikoak harrapatzeaz gain, mikra bat baino gutxiago neurtzen duten nanoplastiko partikulak xurgatzeko gai dira.

Honela, gainazalak garbitzeaz gain, hemendik aurrera, belakiek beste funtzio bat ere izango dute: mikroplastikoak xurgatzea. Izan ere, Lur planetako txokorik pentsaezinenetan ere aurkitu litezke mikroplastikoak. Zientzialariak oraindik egoera honek osasunean izan litzakeen ondorio kaltegarriak aztertzen ari dira. Argi dutena da urtero 50 kreditu txartel inguru irentsi edo arnasten ditugula!

Egoera hau irauli nahi bada adituek mikroplastikoen kutsadura bere jatorritik konpondu behar dela diote. Esponja hauekin hori posiblea litzateke. Izan ere, mikroplastikoen %90 xurgatzeko gai da, bai ingurumenetik eta baita elikagaietatik ere.

Züricheko unibertsitateko kimikaria den Chistian Aldhart-en ustez, belaki hauek erabiltzeko modurik onena garbigailura, arroparekin batera botatzea da, frogatu baita, garbigailua jartzen dugun bakoitzean, plastiko zuntz nimiñoak jaurtitzen direla eta irauzketak zikloak uretara jaurtitzen dituela. 

Aldahart-en ustez, esponja hauek, prozesu honetan askatzen diren mikroplastiko gehienak xurgatuko lituzte. Gainera, belaki hauek biodegradagarriak dira eta oso arinak: lore-hosto batek baino gutxiago pisatzen dute eta euren ekoizpena izugarri merkea da. Alabaina, ekoizpen hau apur bat kaltegarria izan liteke ingurumenarentzat. Ekoizpena hobetzen saiatzen ari dira orain. Hori lortzen badute, esponja hauek plastikoaren kutsadura murrizteko neurri eraginkorra lirateke etorkizun hurbil batean.