MikelLive! jaialdia maiatzean Hondarribian

Iragan abenduan auto istripuz zendu zen Mikel Ugarte Susperregi musikari hondarribiarra, eta haren omenez MikelLive! bi eguneko kontzertu sorta antolatu dute gaztearen lagun eta hurbilekoek. Maiatzaren 11n eta 12an izango dira, Hondarribiako Banako aretoan.
Ostiralean maiatzak 11, Zea Mays, Anje Duhalde eta Beti Mugan taldeak ariko dira, 22:00etan hasita. Larunbatean, berriz, Lif, Lisabö eta Eraso! taldeak. Sarrerak salgai daude 10 eurotan.
Musika munduan ezaguna zen Mikel Ugarte. Teknikari moduan aritzen zen, eta Bidasoaldeko banda askoren maketak grabatu zituen Irungo Landetxa auzoko estudioan eta Hondarribiako Psilocybenea aretoan; azken honetako langilea zen, gainera. Izaera taldearekin batera errepidera itzultzekoa zen abenduan, eta hain zuzen, Berako gaztetxera kontzertua eskaintzera zihola izan zuen auto istripua. Hiru egun koman igaro ostean, erietxean hil zen.
Zea Mays
Bizkaitarrek pixkanaka ekin zioten musikaren bideari duela hamabost urte, baina azken 2010az geroztik, eta bereziki Negua joan da ta kantaren arrakasta itzelari esker, euskal musikari ezagunenetakoak bilakatu dira. Batetik bestera dabiltza geratu gabe Zea Maysekoak, Era azken laneko kantuak entzunaraziz, eta Hondarribian ere izango dira, beren teknikari lanetan aritutako Mikel Ugarteri omenalditxo propioa egiten.
Anje Duhalde
Musikari lapurtarrak lau hamarkada daramatza musika egiten, Errobi taldearekin lehenengo, Akelarre taldearekin bigarren, eta bakarlari moduan 80. hamarkadaz geroztik. Euskal Herri osoko txokoak ezagutzen ditu, batetik bestera jarraitzen baitu Ibilean zuzeneko ikuskizunarekin. 2006an kaleratu zuen Sorminetan azken lana, eta bertako kantuak eskainiko ditu.
Beti Mugan
80. hamarkada amaieran Hondarribian sortutako rock taldeak 90. hamarkada amaieran bukatutzat eman zuen ibilbidea, baina geroztik zenbaitetan bildu izan dira kontzertu bereziak eta beren zale zirenentzako ikuskizun ahaztezinak eskaintzeko. Taldeak lau CD eta Batzen, denak biltzen zituen 1998ko lana argitaratu dituzte, eta guzti horietako doinuak eskainiko dituzte kontzertuei amaiera emateko.
Lif
Hondarribiko rock, metal eta hardcore ukitudun musika egiten zuen taldea 1993an jarri zuten lehen hazia hamahiru urteko sei lagunek, Live In The Arttic izeneko taldea sortu zutenean. Gerora, 1998an Kinki taldekidearen heriotzaren ostean, Lif izena hartu zuten eta beren lehen demoa grabatu. 2001ean azkeneko aldiz sartu ziren estudiora, eta diskoa kaleratu eta hilabete batzuetara desegin zuten Lif. Oraingoan ere omenaldia egiteko bilduko dira.
Lisabö
Irundarrak batetik bestera dabiltza, geratu gabe, beren bosgarren lana aurkezten, Animalia Lotsatuen Putzua. 1998an sortu ziren arren, aldaketa ugari izan dituzte, baina beren emocore, post-rock, noise eta rock estiloko kantek ikaragarrizko arrakasta izaten jarraitzen dute. GAZTEULO Lisabörekin izan zen, eta azken hilabeteetako lan karga handiari gogoz erantzuten diotela kontatu ziguten.
Eraso!
1999an kaleratu zuten lehen lana, Erantzunik gabe, eta dagoeneko bostarrena argitaratu dute, Ez gara inoiz hilko. Zarauztar laukoteak metal gordina jorratu bazuen ere, berehala hardcore eta rock alderako bidea hartu zuen, eta geroztik gustura daude ildo horretan. Hondarribian ibilbide osoko kantuak eskainiko dituzte, bi eguneko jaiari amaiera emateko asmoz.
Hondarribia: Psilocybenea, Ttopara eta Etxeberria tabernetan
Irun: Eskiña eta Bloody Mary tabernetan
Bera: Xuga tabernan
Online:
Ostiraleko kontzerturako
Larunbateko kontzerturako

Ostirala, maiatzak 11

Larunbata, maiatzak 12

Sarrarak erosteko