Mikel Peruarena: Premia dut poesia idazteko"

Mikel Peruarena gazte hernaniarrak estreinako lana plazaratu du: "Eguraldiaz hizketan" poesia liburua. Poesiaz eta bere lanaz solasean aritu gara Mikelekin.
Zein eguraldi dago Mikelen inguruan?
Egia esan, boladak ditut. Momentu honetan ez nago hainbeste barrura begira. Eta kanpoan hotz egiten du; izotz beltza.
Liburuaren izenburuari begiratuz gero, behar bat nabari da: hitz egitea. Eguraldiaz ala... Zeri buruz hitz egiten duzu liburuan?
Izenburua aitzakia da benetan garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuk, hainbeste entzuten ez direnak, ateratzeko. Kendu gabe eguraldiaz hitz egiteak ere baduela garrantzia bere horretan. Kontatu nahi nuen badagoela halako sufrimendu erreka bat, isilpean herri honen azpialdetik pasatzen dena; pentsatzen dut bertan irakurle askok beraien egunerokotasunean bizi dituzten gauzak topatuko dituztela. Horren ahotsa izan nahi nuen. Hortik haruntzago, hain gertu bizi ez dutenentzat, aukera eman diezaieke liburuak hemengo egoerari buruz beste bizipen mota batzuk ezagutzeko.
Sufrimendua aipatu duzu. "Borroka galduetatik" al datoz egungo gazteak?
Ez dut uste oso belaunaldi pesimista garenik. Gauza gehienak ikusita eta berrikusita ditugu. Asko errepikatzen ari dira istorioak. Ikusi izanak beste patxada bat ematen digu. Bihotza gogortuago dugu. Harridurarako gaitasun gutxi. Hala ere, duela berrogei urteko eta egungo gazteriak bereizi behar dira.
Zertarako balio du poesiak?
Ideia edo sentimendu batzuk espresatzeko modurik errazena da. Baliorik ote duen? Ez dut erantzunik. Sentimenduetatik gertuen dagoen generoa da. Premia dut poesia idazteko eta irakurtzeko.
Liburuan badira halako zubi literarioak. Keinuak. Hainbat idazle lotzen dituen ibilbidea.
Askotan gertatzen zait jada idatzita dagoen antzeko zerbait topatzea. Gioconda Belli-k katu bati buruz idatzitako poema batekin gertatu zitzaidan, adibidez; nik ideia bera nuen, bere poema irakurri gabe. Badut kezka bat horrekin. Bi pertsona, garai ezberdinetan, ideia bera espresatzera nola iritsi ote daitezkeen. Horrek liluratzen nau. Azkenean, liburuko omenaldiak kasualitateei egindako omenaldia dira; kasualitate horiekiko lilura.