Mikel Luloaga: "Madrilera? Bilurrak jarrita ziur aski"

Mikel Luloaga: "Madrilera? Bilurrak jarrita ziur aski" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikel-luloaga-quotmadrilera-bilurrak-jarrita-ziur-askiquot/@@download/image/LU.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Gehienok "Bai Euskal Herriari" ekimeneko eleduna izateagatik ezagutuko duzue.
Zaldibitar peto-petoa, batetik bestera dabil beti ekimena herriz-herri, auzoz-auzo
zabaltzen. Mikel Luloaga da, euskal herritar unibertsala.

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu...
Hori ere ez dugu guk erabakitzen, ezta?

1996. Zaldibi hiriburu matxinoa. Nongoa, Euskadikoa?
Garai batean, akaso. Gaur egun, Euskal Herrikoa.

Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena...
Politena: “maite haut”. Zatarrena? Puf... aukeratzen lanak!

Gorroto duzu.
Faltsukeria eta gezurra.

Atsegin duzu.
Egia eta koherentzia.

Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit.
Egia da, baina dena da negoziagarri.

Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea.
Filma: The wind that shakes the barley (Ken Loach). Liburua: Argala. Abestia: Laboaren Lili bat. Diskoa: orain ez dut buruan, baina taldea Berri Txarrak, dudarik gabe.

Poltsikoan beti daramazu:
Poltsikoa hutsik, eta poltsa gainezka.

Zure txoko maitea.
Gehiegi zaintzen ez badut ere, Oiduiko saroia.

Ajeari aurre egiteko formula perfektua...
Sofa eta haragizko manta.



Ikustezina izateko boterea bazenu...
Batzuk ez lirateke ederki ibiliko...

Ilargira zer gabe ez zinateke joango? Eta Madrilera?
Ilargira emazterik gabe, eta Madrilera "esposarik" gabe, kar, kar.