Mikel Larratxe, Mutürbeltz: "Isuritako odola garaikur bihurtu nahi dugu"

Mikel Larratxe hemezortzi urte zituela hasi zen Bidasoa inguruan ernatutako piztiari, Amebari, ahotsa jartzen. SextySexers izen aldaketarekin gailendu zen, eta orain, berriz, Iñigo Agirrebalzategi (TheHotDogs!), Aitor Castillo (Plan B, Boogie Van) eta Eñaut Balentziagarekin (Kabul, Zura) batera gogor ari da Mutürbeltzen, "orain arte ibilitakoari gorazarre" egin eta bide berriak loratzen.
Noiz eta nola jaio zen muturbeltza?
2010aren hondarrean Iñigo gitarra jarri zen nirekin kontaktuan, TheHotDogs! taldea bertan behera utzi berria zuen eta bazituen etxean landutako zenbait kanta. SextySexersekook orduantxe bukatu genuen 'HeroMantra' bira eta atsedenaldi bat hartzea erabaki genuenez, deitu egin zidan elkarrekin zerbait martxan jartzeko. Ondoren, lehenik Eñaut bateria eta jarraian Aitor baxua batu ziren proiektura, eta segituan hartu genuen martxa egokia.
Zergatik 'Amildegia maite'?
'Egiak' kantan amildegiak sorrarazten digun liluraz hitz egiten dugu, ideia horrek diskoa ongi deskribatzen du. Alde batetik musikarekin dugun harremana islatzen du, aldarri modukoa da, sutsua, pasionala... gauero-gauero muturreraino eramaten duguna. Beti bilatzen dugu puntu hori, hor baitago emozio eztandarik handiena. Bigarren irakurketa ere badu, musikara mugatzen ez dena. Bizi ohituretaz ari gara, maite dugun horrek akatzen gaituen itsu puntu horretaz, alegia.
Eta zergatik Mutürbeltz?
Eskarmentua dugulako. Maite dugun horregatik makina bat izerdi eta odol botata dugulako. Oso gogoan dugu nork bere aldetik orain arte jorratutako bidea eta horri gorazarre egin nahi diogu, isuritako odola garbitu ordez, garaikur bihurtzeko. Rock-and-roll izaeradun izena nahi genuen, iluna eta ankerra, eta era berean, pertsonalki, SextySexersen kanta baten izena izateak ilusioa egiten dit.
Rock-and-roll klasikoa lauen erraietan dago, zalantzarik gabe, baina Euskal Herrian izaera desberdineko taldeetan hazi da bakoitza. Nola egokitu daitezke ezaugarri horiek guztiak talde bakarrean?
Gure kasuan funtsezkoa da Iñigoren figura, bera baita konposatzaile nagusia eta berak jartzen du gidalerroa. Besteok jarraitu egiten dugu. Dudarik gabe, besteon izaerak asko baldintzatzen du kanta, baina norabidea ezarrita dagoenez, nortasun propioa du. Nortasun handi eta desberdineko musikariek osatzen dutenean taldea, derrigorrezkoa da norabide garbi bat finkatzea.
Nola erantzun dute entzuleek HotDogs!, Plan B, Kabul edo SextySexerseko musikariak agertokian berriz, elkarrekin, ikusita?
Ba ongi, egia esan. Aipatzen dituzun taldeek onarpen ona zuten publikoaren aldetik, beraz, hasieratik piztu dugu entzulegoaren jakinmina. Dena den, orain, diskoa esku artean dugula, garaia da ikusteko publikoak nola erreakzionatzen duen.
Iñigok sortu du musika eta zuk letra, baina, emaitza bateratua da guztiz. Lan prozesu horretan zein izan da gakoa?
Asko entseatzea eta, grabatze unean, detaile bakoitza mimatzea. Noski, Iñigo eta bion arteko ulermena ere garrantzitsua izan da. Hasieran, agian, moldaketa prozesu bat pasatu behar izan nuen egokitzeko, baina uste dut puntua hartua diodala. Erregistro musikala antzekoa dugu, nik segituan ulertzen dut berak nondik jo nahi duen eta alderantziz. Zentzu horretan zortekoa naiz, izan ere, bai orain eta baita SextySexersen ere, gitarristekin elkar-ulermena erabatekoa izan dut.
Zure hitzek bi taldeetan aipatu izan dituzte mina, gorrotoa, heriotza eta amodioa. Modu berezian azaleratzen dituzu sentimendu ilunak, nondik abiatuta?
Instintiboki ateratzen zait nire barrena hustea, eta era berean, rock-and-rollak beti eskatu izan dit emozioak, zorionekoak nahiz oinazezkoak, modu gordinean azaltzea. Hala ere, SextySexersen 'HeroMantra'n gertatzen zen bezala, 'Amildegia Maite' disko honetan ere saiatu naiz taldekideek bizi dituzten gorabeherak islatzen, beraiekin konpartitzen ditudan sentimentu eta egoerak islatzen, denok sartzen baitugu hanka antzeko zuloetan, beraz ez naiz ni bakarrik letretan dagoena. Zentzu horretan, 'Eguzkian' kanta da idatzi dudan letrarik argiena.
Hala ere, hitzek bakarrik ez, doinuak ere, sarri ekartzen du gogora SextySexers. Abeslari bezala zein da taldean bizi duzun alderik nabarmenena?
Niretzeko alde izugarria dago. Behintzat exijitu didan ahalegina handia izan da, reseteatzea bezela izan da niretzat, zerotik hastea. Agian ez nuen hainbeste nabaritu entsegu lokaleko burrunban baina kantak estudiora eraman genituenean bapatean biluzik agertu zitzaizkigun. Oso soinu garbiak eta nobleak dira, honek kantatzeko moduaren berplanteatzea eskatu zuen, oso aberasgarria.
Talde guztientzat da momentu erabakiorra estudioan lehen aldiz sartzea, baina zuek segida berezia eman zenioten Sarean...
Nahiko modu inprobisatuan egin genuen jarraipena. Teknologia berriek hau oso modu erraz eta erosoan gauzatzea ahalbidetzen dute. Gure kasuan, zale eta adiskideei gure egunerokoa, grabaketa, bertatik bertara erakusteko balio izan du, eta neurri txiki batean bada ere, baita prozesuaren parte bilakatzeko ere.
Abeslaria izateaz haratago, diseinua ere lantzen duzu. Noiz hasi zinen?
Marrazkiaren mundua, bereziki diseinugintza, umetatik dut presente; beraz, abeslari izan baino askoz lehenagotik. Niretzat, bide bikaina da musika taldeei irudia jarri eta, aldi berean, nire marrazketa ezinegonei bide ematea. Hartutako sorkuntza lan guztiek motibo pragmatiko bat dute horrela, eta ez dira kajoi batean geratzen.
Zein da erabiltzen duzun lan prozesua?
Ez dago metodologiarik. Egoera bakoitzari moldatu beharra baizik. Unean uneko baliabideak oso present izaten ditut. Azkenean, musikak harrotutako sentimenduak bideratzea da kontua, horiei aurpegia jartzea.
Hala ere, zure taldeetan bakarrik ez, bertze talde batzuen lanetan ere ikusten ditugu zure diseinuak.
Bai, hala da, eta oso gustora egiten dudan lana da, bereziki beste taldekoak adiskideak ditudanean. Sumision City Bluesekin egindako lanaz oso harro nago, adibidez, eta Harrika eta Akatu taldeei ere egin nien aspaldi lan bana. Bestalde, kontzertuetarako kartelak egin izan ditut Psilocybe elkarterako, adibidez.
Orain baduzu bertze proiekturik buruan?
Azken aldian gustura nabil Mutürbeltzentzako kartelak egiten, mimoz egindakoak dira, lana dutenak atzean, Donostiako Dokakoa edo Ondarruko Kafe Antzokikoa kasu. Hauei segida eman nahi diet beste ale pare batekin-edo.
Eta musikalki?
Mutürbeltz ez da disko bakarreko taldea, eta litekeena da epe laburrean gauza gehiago egitea. Gainera, egunak pasa ahala SextySexersen itzulera hurbilago dago, beraz, izango dut zertan lan egin.
Bukatzeko, datozen egunetan non aurkituko dugu mutürbeltza?
Udaberri ederra dugu! Maiatzean Elgoibarren eta Eskoriatzan izango gara, eta ekainean Hondarribian, Urretxun eta Pasaian.