Mikel Laboa Saria martxan

Mikel Laboa Saria martxan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikel-laboa-saria-martxan/@@download/image/laboa_katedra_1370606534.jpg
2013/06/10
berria

Kantariaren omenezko EHUko katedrak egin dudeialdia eta 35 urtetik beherako musikari gazteei luzatu die parte hartzekogonbitea. Euskarazko kantak aurkezteko epea irailaren 16an itxiko dute eta3.000 euroko lehen saria nahiz 1.000 euroko bi akzesit daude jokoan.


‘Doinua hitz, hitza doinu’ gaia proposatu duMikel Laboaren omenezko EHUko katedrak lehiaketa honetarako ardatz gisa. Ideiahorretatik tiraka, parte hartu nahi duten 35 urtetik beherako musikari gazteekeuskarazko abesti bana aurkeztu beharko dute. Horretarako epea zabalik da jada,eta irailaren 16ra arte luzatuko dute.

Abeslari donostiarraren omenezko piezakedozein estilotakoak izan daitezke, beti ere originalak eta argitaratu gabeak.CD baten grabaturik entregatu beharko da eta, aparteko orri batean kantarenletra aurkezteko ere eskatu dute. Partitura entregatzea, aldiz, hautazkoa da.

Mikel Laboa Sariaren antolatzaileek adierazidutenez, epaimahaiak hiru aspektu hartuko ditu kontuan nagusiki: doinuarenmaila musikala, hitzaren maila poetikoa, eta doinuaren eta hitzaren artekoloturaren egokitasuna.

Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta, horretazgain, 1.000 euroko bi akzesit ere aitortuko ditu katedrak.