'Mikel Laboa...izan liteke konstelazio, izan gabe izar...' erakusketa zabaldu dute Donostian

'Mikel Laboa...izan liteke konstelazio, izan gabe izar...' erakusketa zabaldu dute Donostian Joseba Larretxe, Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren irudi eta testuen bidez, Laboaren izpiritua, aldartea eta umorea ezagutu daitezke erakusketan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikel-laboa-izan-liteke-konstelazio-izan-gabe-izar-erakusketa-zabaldu-dute-donostian/@@download/image/OK-mikel-laboa-erakusketa-by-inaki-rubio.jpg
2023/11/20

Erakusketaren argazkiak: Iñaki Rubio

Joseba Larretxe, Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren irudi eta testuen bidez, Laboaren izpiritua, aldartea eta umorea ezagutu daitezke erakusketan.
'Mikel Laboa...izan liteke konstelazio, izan gabe izar...' erakusketa zabaldu dute Donostian

Mikel Laboaren heriotzaren hamabosgarren urteurreunaren karietara, abeslari eta musikagileak euskal kulturan izandako garrantzia azaldu nahi duen erakusketa zabaldu dute Okendo Kultur Etxean, Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum jaialdiaren barruan. 

Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni ez naiz Mikel Laboa komikiko testuetatik eta Joseba Larratxe Josevisky-ren marrazkietatik jaio da erakusketa, eta donostiarraren bizitzaren zenbait atal azaltzen ditu. Liburuan bezala, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren ardatza.

Erakusketarekin batera, beste bi ekintza ere izango dira. Harkaitz Canok, Unai Iturriagak eta Joseba Larratxek Ni komiki bat naiz! Mikel Laboa iruditan deituriko euskarazko solasaldia egingo dute asteazkenean, hilaren 22an, Okendo Kultur Etxean. Komikiaren esperientzia aintzat hartuta, benetako pertsona bat iruditara eramatearen abantailak eta zailtasunak izango dituzte hizpide.

Bestetik, abenduaren 12an, Joseba Larratxe ilustratzaileak hitzaldi bat eskainiko du eta bertan bere zirriborroetatik argitaratzera doan prozesuaren berri emango du. Gainera, erakusketan prozesu horretan erabilitako materiala ikusteko aukera izango da. Joseba Larretxek, hain zuzen ere, Euskadi Saria jaso du Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren ilustrazioengatik.

Erakusketa urtarrilaren 27ra arte izango da zabalik.