Mikel Balerdi: "Minaren lagun egin naiz"

Familia euskalduna duen arren, Madrilen jaio zen, eta nerabea zela ezagutu zuen tatuajeen mundua. Hortik abiatuta, duela lau urte probatu zuen lehen aldiz gorputz suspentsioa. Ordutik, minaren eta plazeraren arteko muga zorrotzaren gainean dabil, kako batetik zintzilik, adimena eta gorputza banantzen direnekoaz gozatzen. Txorien moduan hegan jarraitu nahi du, oinak lurrean jarri gabe.
Pagoeta basoan elkartu gara Mikelekin, Euskal Herrira egin duen egun batzuetako bisita aprobetxatuz. Atseden pixka bat hartzera hurbildu da gurasoen herrira, baina oporretan ere ezin du bere pasioa albo batera utzi: eguraldiak lagunduta, zuhaitz batetik zintzilikatzea erabaki du, bere kabuz, bere gorputza aireratuko duen sokatik berak bakarrik tiratuta. Pasioa bizimodu bilakatu zaio jada. Lehen begiratuan, aurpegian dituen piencingek, markek eta tatuajeek ematen dute atentzioa, baina minutu batez harekin solastuta denak ahazten dira; erritoen, espiritualtasunaren eta emoziorik gogorrenen munduan murgildu gara Mikelekin, oso gutxik ezagutzen duten moduan.
Egiten duzuna ikusita, burutik pasatzen zaidan lehen galdera zera da: nola hasi zinen honetan?
Hamahiru bat urte nituen, eta amarekin estudio batera joan nintzen bizkar osoa tatuatzera. Tatuajeen mundua nire begien aurrean zabaldu zitzaidan orduan. Estudio hartan anillak jartzen zituen gizon bat ezagutu nuen, suspentsioaren alorrean zebilena; baina berak oso oinarrizko probak soilik egin zituen. Nire anaiak gaur egun oso gustuko dudan artista baten argazkiak erakutsi zizkidan, Fakir Mustafar-enak; irudietan Indiako o-kee-pa erritoa egiten ageri zen, titipuntetatik zintzilik zegoen, airean. Une horretan, nire buruan mila galdera sortu ziren: nola egin dezake gizaki batek hain muturreko zerbait? Zer bilatzen du horrekin? Baina garai hartan oso gaztea nintzen, eta gaia pixka bat alboratuta utzi nuen, ez bainuen ez materialik, ezta gaitasun fisiko eta mentalik ere halakorik egiteko.
Baina ideiak buruan jarraitu zuen.
Bai, kuriositateak hor jarraitzen zuenez, materiala bilatzen hasi nintzen: poleak, gantxoak edo kakoak Hasiera batean ez nuen kakorik aurkitu, eta atunak harrapatzeko amuak sartu nituen azalean. Gainera, belaunen anatomia ikasi nuen bi hilabetez, arteriarik ez zulatzeko. Gisa horretako prestaketak egin ostean, egun handia iritsi zen.
Lehen aldiz zintzilik!
Bai. Nire bizilagun bat ere honetan aritua zen, eta berak lagundu zidan. Azaletik tira egin zidan, nik amua sartu nuen, eta 40 minutu inguru egin nituen buruz behera zintzilik. Une hartan ulertu nuen gorputza karkasa bat baino ez dela, eta gure baitan dagoena askoz sakonagoa dela.
Beraz, zure kabuz hasi zinen.
Bai. Gaur egun A Sangre Fria taldearekin aritzen naiz, baina hau sortu duen Joel Barnes ezagutu aurretik hiru urte egin nituen nire kabuz zintzilikatzen. Oso oinarrizko suspentsioak egiten nituen. Hala ere, esan beharra dut hasiera gogorra izan zela! Orain nola egiten dugun ikusita hura askoz bortitzagoa zen azalarentzat!
Nola azalduko zenioke egiten duzuena gorputz suspentsioa zer den ez dakien bati?
Hitzez hitz azaldu beharko banu, azaletik zintzilikatzen garela esango nioke, gorputzaren pisua kako batzuetara helduta. Baina nik beste modu batean ikusten dut: adimena eta gorputza banandu egiten dira. Oinak lurretik aireratzen diren momentuan aske sentitzen zara, azaldu ezinezko sentsazioak bizitzen dituzu; zintzilik egon behar duzu zer den ulertzeko. Askotan galdegin didaten arren, ezin izan dut sekula erantzun borobilik eman; izan ere, bostehun mila sentimendu batzen zaizkizu: negar egiten duzu, oilo ipurdia jartzen zaizu
Dena dela, aldaera ezberdinak dituzue.
Pila bat! Gorputz atal ezberdinetatik zintzilika zaitezke, pertsona bat baino gehiago ere zintzilika daitezke aldi berean, arrisku maila ezberdineko suspentsioak daude Orain gutxi, esaterako, bularrezurretik zintzilikatu nintzen Italian; suspentsio hori oso arriskutsua da, gorputza kako bakar bati helduta baitago.

Eta nola sartzen dituzue kakoak azalean?
Orratz amerikarrak erabiltzen ditugu. Lau milimetroko zabalera dute, eta barrutik hutsik daude hodi modukoak dira. Oso zorrotzak dira, laserrez eginak, eta azalean garbi sartzen dira, akatsik gabeko ebaketa eginda.
Orduan, azal zati bat hartu, atximur egingo bazeniote bezala gorantza tira egin, eta orratza sartzen duzue?
Bai. Oso garrantzitsua da atximur egiten dugunean soilik azala hartzea, muskulua hartuko bagenu atrofiaturik geratuko ginatekeelako. Orratza sartu aurretik, gainera, kakoa lotzen diogu atzeko aldean. Beraz, orratza pasata kakoa azalaren barruan geratzen da, eta beste aldetik irtendakoan segurtasun itxiera jarri besterik ez diogu egin behar. Guztia aldez aurretik kalkulaturik eta prestaturik dago. Distantziak oso ongi neurtzen ditugu, eta zuloa egin duen pertsonak ez du inolako arriskurik jasaten. Ikuskizunaren alderdirik hotzena da, dena prestatzeko unean oso serio jokatzen baitugu.
Eta behin kakoak sartuta, gorantza.
Polea nautikoak erabiltzen ditugu, herdoiltzen ez den altzairuzko hiru arrabol edo rodillo dituztenak, sokari presio gutxiago egin diezaioten. Hauei esker nork bere burua aireratu dezake.
[Halaxe egin du Mikelek. Bi kako sartu ditu bizkarrean lagun baten laguntzaz. Zauriak erabat garbiak dira, eta ez dute batere odolik isuri. Kakoak itxitakoan, poleara lotu eta sokatik tira egin du; azala luzatu zaio, uste nuena baino gutxiago, eta, dena ongi dagoela ikusitakoan, abiada pixka bat hartu eta airean saltotxo batzuk eman ditu, poleatik zintzilik. Gustora dabil, nahi duenean igo eta jaitsiz.]
Zerbait gaizki irtengo balitz?
Edozein larrialdiren aurrean erantzuteko sorospen eta kirurgia ezagutzak ditugu. Hau da, kakoak azala urratzen badizu, larrialdietako zirujau baten moduan tratatuko zaitugu: zauria desinfektatuko dugu, puntuak emango dizkizugu. Beraz, ez dago inolako arriskurik. Gerta daitekeen okerrena zorabiatzea da, eta konbultsioak izatea. Baina, egia esan, niri orain arte ez zait behin ere gauza larririk pasatu, eta hainbatetan zintzilikatu naiz!
Dagoeneko kontua galduko zenuen...
Kontua galdu dut! Baina gorputzean geratzen zaizkidan markek gogorarazten didate saio bakoitza. Dezente ditut.
Beraz, orratza ateratakoan zauria itxi egiten da, eta marka baino ez da geratzen, ezta?
Bai, eta nik belaunetan, bularrean, besoetan, saihets-hezurretan ditut markak.
Odolik, orduan, ez da izaten ikuskizunetan?
Odola? Beno nik, egia esan, odol nahikoa galdu dut! barrez. Kontuan hartu behar da pertsona bakoitza ezberdina dela. Nik odol asko galtzen dut zauriak egiten ditudanean, beraz, ikuskizunetan ere hala izaten da.
A Sangre Fria taldearen emankizunetan suspentsioa arte bihurtu duzue. Azalduiguzu.
We are human ikuskizunean, esaterako, alor ezberdineko artistak batu genituen, eta nik tandem bat egin nuen: hamar metroko altueran zintzilikatu nintzen eta arnes baten bidez beste neska bat aireratu nuen; nik haren pisua eusten nuen. Orduko hartan bi izan ginen, baina hiru pertsonarekin ere egin daiteke, bakoitzaren erresistentziaren araberakoa da. Zenbat eta pertsona gehiago, azala orduan eta gehiago luzatzen da, baina nik behintzat ez dut min handiagoa sentitzen; oso gogor atximur egingo balizute bezala da, baina minik ez.
Minik ez?! Ze sentsazio fisiko duzu, ba, zintzilik zaudenean?
Lehenengo minutu eta erdian bai, min ikaragarria sentitzen duzu, baina une horretatik aurrera muga moduko bat gainditzen du gorputzak, eta hainbat sustantzia sartzen dira jokoan: esaterako, adrenalinak gorputza shock egoeran sartzea ekiditen du, eta endorfinek anestesiatu egiten zaituzte. Sustantzia horiek guztiek bake aura moduko batean sarrarazten zaituzte, eta une horretatik aurrera ez duzu minik sentitzen. Gorputza erlaxatu egiten da, eta siesta ondorengo sentsazioa izaten duzu.
Bertan geratuko zinateke?
Goian nagoenean gozatzen ari naiz, eta edozer egin dezakete nirekin: batetik bestera mugitu, edo dena delakoa. Baina jaitsi? Ezta pentsatu ere, zoru gainean egotea aspergarria da!
[Petril moduko batera igo da, eta handik altuera handiagoan aireratzea lortu du. Nork bere burua eusteko, baina, indar handia behar da, eta nekatuta, suspentsioa amaitutzat eman du Mikelek. Orain kakoak kendu eta barruan geratu den airea atera behar da azaletik. "Zuloak egiteak baino min handiagoa ematen dit honek. A ze puzkarrak!"]
Edozein pertsona zintzilikatu daiteke, ala ezaugarri fisiko zehatzak behar dira?
Maila fisikoari dagokionez, berdin dio, baina oso konbentzituta egon behar duzu. Zuk orain zintzilikatu nahi duzula esango bazenit, ezetz esango nizuke, oso ongi prestatu behar duzulako; zergatik egin nahi duzun argi eduki behar duzu.
Baina zintzilikatu aurretik zuen burua nolabait prestatuko duzue...
Ni oso espirituala bihurtzen ari naiz urteen poderioz, eta showen aurretik jendearengandik deskonektatzea gustatzen zait. Ordu erdiz nire baitan sartzen naiz, eta gorputza agoantatu beharko duen horretarako prestatzen dut. Azken batean, zure burua eta gorputza ezagutzen badituzu, zuk soilik jakingo duzu noraino hel zaitezkeen.
Zer gainditu behar izaten duzue, beldurra?
Beldurra, mina, tabuak, odola Nork bere erronkak ditu. Horregatik, meditatzea asko gustatzen zait, eta kakoa sartzen didaten unean erabat prest egoteko baliatzen dut. Orain gutxi, halaber, aurpegian marka hauek egin nituen bisturiarekin egindako markak ditu kopetan eta masailean. Egiten zizkidaten bitartean irribarretsu nengoen, oso lasai, argi nuelako dena ongi joango zela.
Kontatu didazuna prestaketa mentala da, baina fisikoki, beroketaren bat egiten duzu?
Teoria batzuen arabera, ur asko edan eta arroz asko jaten baduzu, azala bigundu egiten zaizu. Nik, aldiz, ez dut halakorik sinesten eta denetarik jaten dut.
Gorputza ohitu egiten al da sentsazioetara?
Nik uste dut mina bi motatakoa izan daitekeela: borondatezkoa ala nahi gabekoa. Adibide aldrebes bat emango dizut ongi uler dezazun: nik ukabilkada bat emango dizudala esaten badizut, prestatu egingo zara eta ez dizu horrenbesteko minik egingo. Oharkabean ematen badizut, aldiz, min bikoitza sentituko duzu. Honetan, antzeko zerbait gertatzen da. Egia esan, azken urteetan minaren lagun egin naiz, muturreko sentsazioak lortzeko bide bezala erabiltzen dudalako. Guretzako mina tresna bat da.
Minaren alde positiboa aurkitu duzula esan daiteke. Suspentsioak, dena den, ezingo dituzue edozein tokitan egin, ezta?
Areto bakoitzak bere egitura du, eta guk ezaugarri jakin batzuk bilatzen ditugu: gutxieneko altuera bat, habeak Kakoekin zintzilikatu aurretik arnesekin probatzen dugu, eta horrela argi izaten dugu eraikina gure pisua eusteko gai dela, ez dela ezertxo ere mugituko. Azken batean, suspentsioa ezin da edozein lekutan egin, eta are gutxiago kalean, eskandalu publikoa litzatekeelako. Oso zentzuzkoa iruditzen zait, garrantzitsuena errespetua baita.
Milaka anekdota izango dituzu kontatzeko. Egia esan, beldur pixka bat ematen dit galdetzeak...
Bai, milaka pasadizo ditugu! Aitortu behar dizut gure ikuskizunetan jende asko zorabiatzen dela. Zintzilik nagoela, pixkanaka, hutsuneak ikusten hasten naiz ikusleen artean, jendea lurrera erotzen delako, ondoezik. Gogoan dut muskulu bikietatik zintzilikatu nintzenekoa: gorputzeko atal horretatik erraz ateratzen da odola, eta goian nengoela buelta pila bat eman zizkidaten, ia mareatu nintzen arte. Lurrera jaitsi nintzenean, lehen ilarako ikusleen aurpegiak gorriak zeuden!
Zure odolez bustita?
Noski! barrez. Dena dela, salbuespena izan zen, ahalik eta odol gutxien botatzen saiatzen gara.
Ez nau harritzen lurrera zerraldo erortzeak! Baina, atseginez gogoratzen duzun oroitzapenik ere izango duzu
We are human ikuskizuna ikaragarria izan zen. Joelek sortu zuen, bere aita zenaren omenez; hain zuzen, berarekin lan egiten nuen lehen aldia izan zen, eta 60 lagun inguruk hartu genuen parte. Ikuskizunak berarentzat zuen zentzu bikoitz horrengatik, guztiok gure esku zegoen guztia eman genuen, eta amaitutakoan, inoiz inon entzun dudan txalo zaparradarik handiena jaso genuen. Oilo ipurdia jarri zitzaigun, orain ere halaxe jartzen zait gogoratzen dudanean! hotzikara bat sentitzen du Kamerinoetan denok negarrez hasi ginen, den denok. Gure esku zegoena egin genuen, ahalik eta modurik gizatiarrenean, eta ikusleek erabat ulertu zuten ikuskizuna.
Orain arte suspentsioari buruz aritu gara, baina bestelako ikuskizunak ere egiten dituzue, ezta?
A sangre fria friki show moduan sortu zen, eta mota ezberdinetako ikuskizunak egiten genituen; hala nola, play piercing-ak piencing jokoak dira, azalean kortse modukoa, aurpegiko markak, Hasierako inpaktu horrekin jolasten genuen. Taldeak horregatik du A sangre fria izena, odol hotza behar delako eszenatokira atera eta halako gauzak egiteko. Behin, zintzilik zegoela, egiten zuena nahikoa zentzugabea zela pentsatu zuen nire taldekide Joelek, suspentsio hutsa zelako, besterik gabe. Horregatik, hainbat artista bildu eta A sangre fria by Joel Barnes ikuskizuna sortu zuen, suspentsioa antzerki bilakatzeko asmoz. La fura dels Baus taldearen atzeko bat egin nahi zuen, eta istorioak kontatu, artea, ikuskizuna, zuzeneko musika, efektu bereziak, dantza nahastuz; dena muturrera eramanda.
Zuen ikuskizunetan artista ezberdinak biltzen zarete, baina gehienek estetika bereizagarria duzue.
Egia esan, gutako gehienak tatuajeen, piercingen eta gorputzeko aldaketen mundutik gatoz. Horren baitan maila ezberdinak daude, eta suspentsioarena altua da; hona iristen bazara, adimenaren muga igaro duzunaren seinale! erdi barrez. Ni, esaterako, gorputza erabat beltzez tatuatzen ari naiz, eta pieza maoriarrak egin ditut; muturreko body arta da. Aurpegian ere hainbat marka egin ditut bisturi batekin, eta bularralde osoan Zeelanda Berriko estiloko bihotz handi bat tatuatzen ari naiz, lerro gurutzatuz osatua. Nire neskalaguna ezagutu aurretik ez nuen maitasunean sinesten, eta horregatik hautsitako bihotza tatuatzen hasi nintzen; orain, agian, josi egin beharko dut barrez. Oro har, baina, antzinako kulturak jarraitzen dituzten irudiak ditut, gure arbasoengandik datozenak, gu ere primitibo modernoak baikara.
Zintzilikatzearena, afizio hutsa ala bizimodua da zuretzat?
Bizimodua. Nire bizitzan zehar, hainbat arrazoi tarteko, oso aldi ilunak igaro ditut, eta nire burua bilatzeko beharra sortu izan zait. Hori egiteko erabili dudan modua pertsona batzuentzat ulergaitza da, eta nik neuk ere behin baino gehiagotan pentsatu izan dut nire osasun mentalaren inguruan, ea zuzen ari ote naizen, zergatik egiten dudan egiten dudana Baina beti leku berera iritsi naiz: zarenarekin pozik bazaude, eta zoriontsu bazara, edozer eginda ere, berdin dio; asebeteta sentitzea da garrantzitsuena.

Askotan aipatzen dituzu antzinako erritoak. Non du jatorria halako ekintza batek?
Amerikako tribuek egiten zuten errito bat da, baina frogaturik dago hemenk ere, Kristo aurreko garaietan, halakoak egiten zituztela. Talde batzuek haurtzarotik heldutasunera igarotzeko o-kee-pa erritua egiten dute, titipuntetatik zintzilikatzearena. Nik neuk ere egin nuen suspentsio hori, senide bat hil zitzaidanean egindako promesa bategatik.
Diozunagatik, oso ongi ezagutzen duzu praktikara daramazuna: zintzilikatzearen jatorria, tatuajeena
Bai, beste herrialdeetako kulturak ezagutzea ikaragarri gustatzen zait, etengabe ari naiz haiei buruz informazioa jasotzen. Uda honetan Tailandiara joatea gustatuko litzaidake, gainera! Argi dut gu ordukoen ondorengoan baino ez garela.
Eta nazioartean hedaturik al dago hau guztia?
Gaur egun asko zabaldu da kultura hau, bereziki Estatu Batuetan, Ingalaterran eta Alemanian. Euskal Herrian zintzilikatzen den jendea badago, baina ez gure moduko talderik.
Eta atzerriko artistekin harremanik ba al duzue?
Bai, askotan lan egin izan dugu nazioarteko artistekin, oso positiboa baita haiengandik ikastea. Tatuaje konbentzioak egiten ditugu, edota suspentsio biltzar pribatuak.
[Airea ateratakoan, gasak jarri ditu lau zulotxoetan bi kako bakoitzeko. Banpiro batek kosk egin diola dirudi. Arropak jantzita, pozik dago Mikel. "Bihar giharretako mina izango dut, hau kirola egitea bezalakoa da!"]
Zer transmititu nahi diezue ikusleei?
Egiten duguna artea da, eta ez dio inori beldurrik eman behar. Norbait airean zintzilik ikustea irudi ederra da, lan handia du atzean. Ikusleengana oso era zuzenean iristen den antzerkia da, azken batean; ez da kako bat azalean sartze hutsa.
Eta zure lagunek ikusi al zaituzte inoiz?
Egia esan, ez! barrez. Nire lagun hoberena, esaterako, erraz zorabiatzen da, eta gurasoak ere ez dira sekula etorri. Baina ez errespetatzen ez nautelako! Nik ulertzen dut hurbileko senide bat zintzilik ikustea gogorra izan daitekeela, eta ez dute gaizki pasatzera etorri nahi. Duten adinerako, oso ulerkorrak dira.
Beraientzat gogorra da, orduan, zuk halako ikuskizunak egitea.
Bai, oso gogorra da. Hasieran ulertezina egin zitzaien, "zer egin dizugu guk zerri baten moduan zintzilikatu nahi izateko?", esaten zidan aitakbarrez. Baina orain askoz hobeto daramate, argi dutelako nahi dudan hori lortzeko borroka egiten dudala. Askotan, etxetik asteburu pasa ikuskizun bat egitera joan izan naizenean, gezurra esan diet haiei minik ez egiteko, ni ez bainaiz inor nire gurasoei loa kentzeko. Baina orain erabat errespetatzen naute.
Adina aipatu duzula, ba al dago ikuskizunera sartzeko gutxieneko adinik?
Adin txikikoei ez diegu sartzen uzten, aspektu legalaz gain, egiten duguna ulertu eta ikusteko gutxieneko gaitasuna behar delako. Dena den, lagunekin egunpasa mendira joaten garenean, haietako batzuen haurrak ere gurekin etortzen dira, eta beren gurasoak zintzilik ikusten dituzte. Haientzako gauza normala da eta ez dute beldurrik.
Gaur egun, suspentsioa eta gisa horretako ikuskizunak tabuak dira gure gizartean, eta jendeak ikara die. Nola egiten diozue aurre halako egoerei eguneroko bizitzan?
Gure inguruan oso ikuspegi itxia dugu gai honekiko. Kaletik edozer gauza entzun izan dut, egiten duguna erokeria iruditzen zaielako. Funtsean, beldurra ematen die, eta ez dituzte gure arrazoiak ere ezagutu nahi, ulergaitzak iruditzen zaizkielako. Dugun estetika hutsagatik gugandik urruntzen dira, eta oso hotzak garela pentsatzen dute, kulturarik ez dugula eta ezjakinak garela. Baina guztiz kontrakoa da. Istorio bat kontatuko dizut: nire lagun baten lehengusinak ez zuen nirekin hitz egin nahi, beldurra ematen niolako. Egun batean, azkenik, kafetxo bat hartu eta hizketan egon ginen, eta Lehenengo Mundu Gerrako kirurgia plastikoari buruz solasean amaitu genuen. Bera flipaturik geratu zen, nire itxura ikusita ez zuelako halako gaiak ezagutuko nituenik espero. Baina halaxe gertatzen da, jendeak ez du denborarik hartzen gu ezagutzeko. Hala ere, ez pentsa horrek loa kentzen didanik!
Ezer ulertu gabe izutzen gara.
Halaxe da. Nik, esaterako, orain zortzi hilabete ezagutu nuen nire neskalaguna, eta asko harritu naiz guzti hau nola onartzen zuen ikusitakoan. Berak ez zuen mundu hau ezagutzen, baina dena azaldutakoan, ulertu egin du. Baina jende askok erotzat hartzen gaitu, eta hau ez da erokeria; gauzak inkontzienteki egiten dituena da eroa, eta gurea aurkakoa da: dena erabat pentsatuta dugu. Beharbada, burutsuegiak gara! barrez. Nik diodan bezala, telebistako albistegietan, bazkaldu bitartean, askoz gauza bortitzagoak ikusten ditugu, eta haiek, aldiz, normaltzat dauzkagu.
Kontraesana dirudi!
Kaosa, heriotzak, ezbeharrak, ikusten ditugu, eta ni behintzat oso txikia sentitzen naiz horren aurrean. Kalera irtendakoan, aldiz, ez dute ikusitakoari buruzko deus esaten, eta zugana etortzen dira, azaletik kakoak sartuta zintzilikatzen zarelako. Baina zergatik egiten dudan galdetuko balute, argi ikusiko lukete ez naizela sadiko bat, ezta morboa bilatzen duen pertsona bat ere. Arte egiten dut, nire eremuan, baina artea.
Eta egiten duzuen arte hori ikustera, geroz eta jende gehiago hurbiltzen al da?
Pixkanaka geroz eta ikusle gehiago ditugu, eta batzuk ohikoak bihurtzen ari dira.
Aurrerapausoak egiten ari garen seinale.
Espainian, esaterako, jende askok ezagutzen gaitu, eta nazioartetik ere etorri izan dira espresuki gu ikustera; adibidez, Alemaniatik. Egin genuen azken showean jendea kalean geratu zen, 400 laguneko muga gainditu genuelako. Konbentzioetara ere geroz eta jende gehiago joaten da, eta egiten dugunarekiko interesa erakusten dute. Batzuek zintzilikatu nahi dutela esaten digute.
Etorkizunera begira, zein da zure erronka pertsonala?
Gauza asko egitea gustatuko litzaidake, eta Joelek ere badaki. Esaterako, helikoptero batetik zintzilikatu nahi dugu, eta Madril gainetik hegan egin. Markak haustea ere asko gustatuko litzaiguke, edota kakoak azalean sartuta puenting egitea.
Ai ama! Hori posible al da?
Bai, errusiar batzuek egin dute dagoeneko. Errespetu asko diegu, bizia arriskatu dutelako. Esperientzia moduan probatzea gustatuko litzaidake. Aurten ikuskizun bat egitera gonbidatu genituen, baina lan kontuengatik ezin izan ziren gurean izan; etorri izan balira, zubitik salto egin izango nuen dagoeneko, nahiz eta bertigoa dudan!
Beraz, muturreko gauzak gustatzen zaizkizu.
Nik ez nuke muturrekoak gustatzen zaizkidanik esango, erronkak baizik. Bestalde, neskalaguna ezagutu aurretik aurpegitik zintzilikatzeko asmoa nuen, baina orain ideia burutik kendu dut. Talde moduan ere baditugu erronkak, baina oraingoz geldialditxoa egingo dugu, ideiak garatu eta ikuskizunak prestatzen jarraitzeko.