Mikel Ayllonek eta Oskar Gazteluk Arabako Literatura Sariak jaso dituzte
Arabako Foru Aldundiak Arabako Literatura Sariak banatu ditu, gaztelaniazko eta euskarazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcín sariak.

Ignacio Aldecoa Sariari dagokionez, Mikel Ayllon Corralek irabazi du euskarazko ipuinen lehiaketa. Gaztelaniazko modalitatean, berriz, Marcelo Donadellok jaso du saria.

Ernestina de Champourcin Sarian, berriz, Oskar Gaztelu Bilbao izendatu dute garaile euskarazko poesiaren lehiaketan. José Ignacio López Hernándezek eskuratu du saria gaztelaniaz.
Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute, lehiaketaren arabera. Horrez gain, beren bilduma argitaratu, eta lurraldeko liburu denda jakin batzuetan banatuko dute.
