Mihi Berdea, edo nola erein aukera berri bat

Mihi Berdea, edo nola erein aukera berri bat Baratzean eta jatetxeetan zapore berriak sartzeaz gain, buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua da Mihi Berdea; ezagutzen duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mihi-berdea-edo-nola-erein-aukera-berri-bat/@@download/image/Captura de pantalla 2017-11-22 a las 12.06.25.png
2017/11/22
Baratzean eta jatetxeetan zapore berriak sartzeaz gain, buru gaixotasuna duten pertsonak laneratzeko xedea duen proiektua da Mihi Berdea; ezagutzen duzu?
Mihi Berdea, edo nola erein aukera berri bat
Ia bi urteko lan-prozesu baten ondoren, gastronomia, agronomia eta gizarte arloetan erreferentziazkoak diren hainbat eragilek jatetxeetan eta baratzean berrikuntza eta zapore berriak barneratzeko helburua duen proiektu berritzailea aurkeztu dute Basque Culinary Centerren. Gastronomia Jasangarriaren VI. Jardunaldian plazaratu dituzte buruko osasun arazoa duten pertsonen laneratzea ere bultzatuko duen egitasmo honen xehetasunak:
 
 
Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileek gauzatu duten ikerketa-lanari esker, IV. gamako ekoizpen ekologikorako ustiategi txikiak martxan jartzeko ezagutza bildu dute, Horeca kanalari eskaintza berritzailea eskaintzeko xedez. Eusko Jaurlaritzak eta Landa Garapenaren Europako Fondoak babestutako elkarlan honetan dozenaka hostozko landare aztertu dituzte, baita landaketarekin, eraldaketarekin eta ontziratzearekin loturiko xehetasun teknikoak ere. Prozesu honen emaitza da Mihi Berdea, hosto kimu fresko eta ekologikoekin osaturiko mezclum berritzaile sorta bat, sukaldariak harrituko dituen zapore bereziak dituena. 
 
Eta zeintzuk dira proiektuaren oinarriak? Agroekologia, esperimentazio ekologikoa, berrikuntza eta kolektibo berezien babesa. Kontsumitzailearen eskakizun berrietatik abiatuz, garapen sozial eta ekonomikorako bide berriak bilatzearen alde apustu egin dute, ingurumena eta pertsonak aintzat hartuz Hernanin kokatutako Karabeleko eko-nekazaritza etxaldea arduratuko da proiektu honen emaitza gisa sortu den negozio-ekimen berria gauzatzeaz, eta horrekin batera, buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatuko du
 
Era berean, proiektuaren xede nagusietarikoa da prozesuan lortutako ezagutza partekatu eta nekazarien eskura jartzea, euren ekoizpena zabaldu eta sektoreko eskaintza berritzeko aukera izan dezaten.
 
Behin proiektua aurkeztuta, finantzazioa bilatzeko faseari ekingo diote, produktua ahalik eta aurreikuspen onenekin merkaturatu ahal izateko.