Migrazio Handia arriskuan

Migrazio Handia arriskuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/migrazio-handia-arriskuan/@@download/image/2010928316tanzania.jpg
2012/12/13
berria
Tanzanian egin nahi duten errepide batek galbidean jar lezake Migrazio Handia delakoa. Urtero bi milioi zebra, ñu eta gazela, urtaro lehorrean, Serengetitik Keniara joaten dira hezetasun bila. Ia 500 kilometroko bidea egin nahi dute ibilgailuentzat, eta 53 kilometroko zatia animalien bidean sartuko litzateke. Ekologisten arabera, errepidea hesi modukoa litzateke, autoek hainbat animalia harrapatuko lituzkete, legez kanpoko ehiza zabal liteke, eta gainera, ba omen dago toki aproposagorik errepidea egiteko. Tanzaniako presidente Jakaya Kikwetek esan du ingurumenaren alde dagoela erabat…, baina 2012an hasi nahi du errepidea eraikitzen.